Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Cultura y ocio


Bioterraren 21. edizioa gero eta gertuago PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Jueves, 21 de Marzo de 2024 23:09

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el jueves día 21 de Marzo de 2024.

Bioterraren 21. edizioa gero eta gertuago

Bioterrarako bi hilabete eta erdi geratzen diren honetan azokan landuko dituzten zenbait eduki aurkeztu eta landa sektorearen datu eguneratuak eman dituzte.

21. Bioterrarako bi hilabete eta erdi geratzen diren honetan (ekainaren 7tik 9ra egingo da) azokan landuko diren zenbait eduki aurkeztu dituzte. Gainera, Garikoitz Aiestak, Ekolurrak-eko (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua) ordezkariak egungo datuak eman ditu.

Ekolurrakeko ordezkariak aipatu duenez, Euskadi urrun dago 2030 urterako Europan ezarri dituzten helburuetatik. 2030 urterako lurren %25a irizpide ekologikoen arabera lantzea da helburua, eta egun, Euskadiko lurren %5ak besterik ez du lanketa prozesu hori ziurtatzen duen ziurtagiria. Soilik 10.772 hektarea dira ziurtagiri hori dutenak. Hala ere, aurten %18ko hazkundea izan dela zehaztu du, 1.668 hektareak eskuratu zuten iaz zigilua. Ekoizle kopuruari dagokionez %3ko igoera jaso du kontseiluak, hau da, 51 profesionalek eman zuten izena ekoizpen ekologikoan. Bestetik, mahats eta harategien ekoizpen ekologikoa hazten ari diren sektoreetako bi direla azaldu du. Azken urtean animalien ekoizpenak %9,7ko hazkundea izan du, mahastizaintzak berriz %14ko igoera.

Europak ezarritako neurriak betetzeko “erronka” handia dela eta eskakizunak betetzeko instituzioek babesa ematen jarraitu behar dutela esan du Aiestak. Aldi berean, ekintzarako deia egin du. “Gizartearen zati esanguratsu bat oso kontzientziatuta dago ekologiari, ingurumenari, osasunari, bizimoduari eta elikadurari, baina ekintzarako dei bat egin behar da. Bertako elikagai ekologikoak bilatu eta erosi”.

Espazioaren %75a erreserbatuta

Bioterran ekoizpen ekologikoarekin, bio-eraikuntzarekin, energia berriztagarriekin eta kontsumo arduratsuarekin lotura estua duten enpresek parte hartzen dute. Dagoeneko espazioaren %75a erreserbatuta dutela jakinarazi du Maialen Gaztañagak, Bioterrako zuzendariak.

Azokan adibidez, Fahion Revolution erakusketa izango dute. Bioterran modari arreta berezia eskaintzen diote; izan ere, asko kutsatzen duen sektorea da. Modaren industria sistematikoki eraldatzeko intentzioarekin antolatu dute erakusketa. Jantzigintzako hondakinen kudeaketak dakartzan arazoak eta ekoizpen katearen fase horrek ingurumenean eta gizartean duten inpaktua azaleratuko dute bertan.

Azkenik, Surfrider Españak Bioterrarekin bat egin du aurten ere, eta, beren arteko harremana sendotzeko, hitzarmen bat sinatu dute. Ekaineko bigarren astean, beraz, Gipuzkoan filmatutako ikus-entzunezko zenbait piezen inguruko eztabaida saioak antolatuko dituzte. Halaber, ekainaren 1ean Donostian eta Deban egingo duten Zigarrotoi ekimenarekin bat egiteko deia egin dute. Zigarrotoian zigarrokinak jasoko dituzte.

 
Información sobre Bioterra 2024 y la producción ecológica de Euskadi en 2023. PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Jueves, 21 de Marzo de 2024 22:41
Información sobre Bioterra 2024 y la producción ecológica de Euskadi en 2023.

En la foto:

 

 

Maialen Gaztañaga, directora de Bioterra.

 

 

Garikoitz Aiesta, representante de Ekolurra, Consejo de Agricultura y Alimentación Ecológica de Euskadi.



 
Sanmartzialetan jotzeko eskaria egin dezakete Irungo taldeek PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 20 de Marzo de 2024 23:04

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 20 de Marzo de 2024.

Sanmartzialetan jotzeko eskaria egin dezakete Irungo taldeek

Apirilaren 19a baino lehen egin behar dute eskakizuna formulario bat betez. Bi baldintza bete behar dira eskaria egiteko.

Irungo balkoi bat, jaietan, apainduta

San Martzial eta San Pedro jaietako jai programazioan lanean dabil jada Irungo Udala eta aurreratu dute aurten ere Irungo taldeek aukera izango dutela ekainaren 22 eta 23ko Urdanibia plazako kontzertu nagusiaren aurretik jotzeko.

Horretarako, formulario bat bete beharko dute, eta ondoren, helbide elektronikora bidali beharko dute apirilaren 19a baino lehen (ostirala).

Aurkeztu nahi duten taldekideek hainbat baldintza bete behar dituzte. Alde batetik, taldeko kideen erdiek Irunen jaioak edo orain edo noizbait erroldatuta egonak izan behar dute. Gainera, 60 minutuko errepertorioa bermatu beharko dute, eta 18 eta 25 urte bitartekoa izan behar dute ekainaren 22an arituko diren taldeko kideen % 70ek.

Jasotako izen guztien artean, betekizunak betetzen dituztenen artean, herri-bozketa bidez egingo da hautaketa, eta hautatuek 1.200 euroko ordainsaria jasoko dute. Kontzertuaren egunari dagokionez, Kulturako departamentuak erabakiko du zein egunetan.

 
Irun Hiria Musika Bandak kontzertua eskainiko du ostiral honetan PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 20 de Marzo de 2024 23:00

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el miércoles día 20 de Marzo de 2024.

Irun Hiria Musika Bandak kontzertua eskainiko du ostiral honetan

2023-2024 denboraldiko azken emanaldia izango da. Hurrengo denboraldia, maiatzaren 1ean hasiko da Larreaundi-Olaberriko jaietan.

Irun Hiria Musika Banda 2023-2024 denboraldiko azken kontzertua eskainiko du ostiral honetan (hilak 22), 20:00etan, Amaia KZn. Sarrera doakoa eta ez dago gonbidapenik edota sarrerarik lortu beharrik.

Garikoitz Gonzalez Munduateren zuzendaritzapean, taldeak programa askotarikoa eskainiko du. Hainbat konpositoreren lanak taularatuko dituzte, hala nola, Henk van Lijnschooten, Gustav Holst, Andrew Lloyd Webber, Oscar Navarro eta Jose Alberto Pina.

Interpretatuko dituzten lanen artean, Ouverture 2000,  Banda militarrarentzako Bigarren suitea Fa M-n daude, osatzen duten lau mugimenduak, Operako mamua musikaleko lan ezagunenak, Libertadoreak poema sinfonikoa eta Crucifixus prozesio-martxa. Musika Bandaren hurrengo kontzertua maiatzaren 1ean izango da, urtero bezala, Larreaundi-Olaberria auzoko jaietan. Horrela emango zaio hasiera hiriko auzoetako kontzertu-denboraldiari.

 
Armen araudi berriak eragin zuzena izango du alardean PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 20 de Marzo de 2024 22:53

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 20 de Marzo de 2024.

Armen araudi berriak eragin zuzena izango du alardean

Suzko armak erabiltzeko, Guardia Zibilaren armen kontroletik pasa beharko da. Maiatzaren 31 baino lehen egitea gomendatu du alarde parekideak.

Alarde parekidearen batzordeak jakinarazi du armen erabilerari buruzko lege berri bat onartu dela. Orain arteko araudia “gogortu” egin dute, eta azaldu dutenez, suzko armak erabili ahal izateko Irungo Guardia Zibilaren armen kontrolean balioztatu beharko dira horiek. Hala egin ezean, alardean ezingo da suzko eskopetekin parte hartu. Gomendatu dute, gainera, balioztatzea maiatzaren 31 baino lehen egitea.

 
<< Inicio < Prev 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 Próximo > Fin >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting