Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Martxoak 8ari begira zenbait ekitaldi antolatu dituzte Irunen PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Jueves, 06 de Marzo de 2014 09:17

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el jueves día 6 de Marzo de 2014.

Martxoak 8ari begira zenbait ekitaldi antolatu

dituzte Irunen

EKINTZA NAGUSIAK UDALAK DEITUTAKO KONTZENTRAZIOA ETA TAS PLATAFORMAREN MANIFESTAZIOA IZANGO DIRA
Jueves, 6 de Marzo de 2014 - Actualizado a las 06:06h
IRUN - Larunbatean ospatuko den martxoaren 8ko Emakumearen Eguna dela eta zenbait ekitaldi antolatu dituzte datozen egunetara begira Irunen.
Gaur bertan, 19.30ean, Nabartenea etxeko bere egoitzan, Gaurko Andreak elkateak En tierra de hombres filma ikusi eta eztabaida egitera deitu du.
Bihar, I-Romi emakume ijitoen elkarteak emakumeen elkarretaratzea eta bazkaria egingo du 10.00etan hasita, eta Uxoa elkarteak jaia egingo du 17.30ean.
ALDARRIKAPENA Larunbata, martxoaren 8a bera, emakumeen eskubideen inguruko aldarrikapena egiteko eguna izango da. Helburu honekin, bi ekitaldi deitu dituzte Irunen.
Alde batetik, Irungo Udaleko Berditasunerako Batzordeak kontzentrazioa deitu dute eguerdian Zabaltza plazan, Egun guztiek beharko lukete martxoak 8 izan lemarekin.
Arratsaldean, (TAS) Txingudi Antisexista plataforma osatzen duten gizarte eragileek (auzo elkarteak, emakumeen elkarteak, Irungo Bilgune Feminista edo sindikatuak, besteak beste), manifestazioa egingo dute Zabaltza plazatik aterata, Gure gorputza, gure territorioa, gure erabakia lelopean. - X.S.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting