Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Irun Market plataforman deskontuak aktibatu dituzte PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Lunes, 29 de Abril de 2024 23:02

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 29 de Abril de 2024.

Irun Market plataforman deskontuak aktibatu dituzte

10 euroko 2.500 deskontu kode aktibatu dituzte, bihartik ekainaren 15era bitartean erabiltzeko.

Irun Market udal plataforman 10 euroko 2.500 deskontu kode jarri dituzte martxan. Bonuak maiatzaren 10era arte ahalko dira eskatu, eta bihartik ekainaren 15era bitarte erabili. Pertsona bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu ahalko du.

Bonuak udalaren webguneko egoitza elektronikoan galdegin beharko dira. Behin eskaera eginda, mezu elektroniko baten bidez jasoko ditu eskatzaileak bost deskontu kodeak.

Deskontuak erabiltzeko momentuan kontuan hartu beharko da plataforman bonu bat edo gehiago erabiltzeko, erosketa saltoki bakar batean egin beharko dela. Alegia, bonuak hainbat saltokitan erabiltzeko, erosketak bereiz egin beharko dira. Hartara, saski berean zenbait dendatako produktuak badaude, ezingo dira bonuak erosketa horretan erabili.

Deskontuak, gehienez ere, bost erosketatan erabili beharko dira, baina bonu bat baino gehiago, edota guztiak, erosketa bakarrean erabiltzeko aukera ere badago. Deskontu bakoitzeko 30 euroko gutxieneko gastua egin beharko da.

Última actualización el Lunes, 29 de Abril de 2024 23:04
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting