Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Kiroldegiak herritarrek "salbatu" beharko dituztela salatu du Elkarrekin Irunek PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Jueves, 18 de Abril de 2024 23:25

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el jueves día 18 de Abril de 2024.

Kiroldegiak herritarrek "salbatu" beharko dituztela salatu du Elkarrekin Irunek

Gastuen kalkuluetan ez dutela aintzat hartu langileen soldata igoera salatu dute, ez eta etorkizuneko Gipuzkoako lan hitzarmena. Horrez gain, inbertsiorik egitea ez dela aurreikusi salatu dute.

Elkarrekin Podemosek eskatu du herritarrek ez ordaintzea kiroldegien kudeaketan “gaizki idatzitako” pleguak. Udal bozeramaileen bileran detektatu dituzte kontratuen pleguek ez dituztela bermatzen kudeaketaren bideragarritasuna.

Behin ikerketa eginda, gastuen kalkuluetan ez dutela aintzat hartu langileen soldata igoera salatu dute, ez eta etorkizuneko Gipuzkoako lan hitzarmena. “Gogoratu beharra dago kiroldegietako langileek soldata jaitsiera pairatu zutela 2018an eta oraindik ez dutela berreskuratu dagokien soldata. Gainera, langileen erosahalmena gutxitu egin da urtez urte”.

Koalizio moreak adierazi du ezin izan zutela aztertu pleguak eta udal gobernuari egotzi diote azterketa ezin egitea ahalbidetu izana “Pleguak aurkeztu zizkiguten ez erreakzionatzeko, ez zutelako hiria kudeatzeko ereduari buruzko eztabaida hasi nahi”. Salatu dute ezin direla enpresaren onurak kudeaketa ereduaren aurretik jarri.

Elkarrekin Podemosek, gainera, problema gehiago egongo direla aurreikusi du, pleguak aldatu ezean. “Irungo herritarren beraien poltsikotik ordainduko dute”. Era horretan, kiroldegietan ez dela inbertsiorik egingo azaldu dute, eta ziurrenik irundarrek zergekin “salbatuko” dutela kiroldegia, “aurretik gertatu izan den bezala”.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting