Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Andres Barriosen kontzertua, larunbatean, Amaia KZn PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 17 de Abril de 2024 21:52

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 17 de Abril de 2024.

Andres Barriosen kontzertua, larunbatean, Amaia KZn

Sarrerak salgai daude jada Amaia KZren webgunean. 20:00etan hasiko da emanaldia.

Andres Barrios pianista eta abeslariak kontzertua emango du larunbatean amaia KZn Kultura arloak antolatuta. Andaluzian errotutako musika “energiaz betea” eta “berritzailea” dela Barriosena azaldu dute antolatzaileek; oholtza gainean, laukotea ariko da, perkusioak, kontrabaxuak eta dantzak lagunduta.

Sarrerak dagoeneko salgai daude (egin klik hemen) eta aurrez aurre ere AMaia KZko txarteldegian bertan.

Pianista “eklektiko eta berritzailea” da Barrios, eta flamenko ausarta eta modernoa egiten du, munduko beste musika eta estiloekin nahasita. Iaz hamabi herrialdetan baino gehiagotan egin zituen emanaldiak.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting