Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Hamaika jarduera prestatu dituzte Irunen oporretarako PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 26 de Marzo de 2024 23:06

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el martes día 26 de Marzo de 2024<

Hamaika jarduera prestatu dituzte Irunen oporretarako

Kulturako, Gazteriako eta Gizarte Ongizateko arloek hainbat jarduera antolatu dituzte Aste Santurako eta Pazko asterako.

Ezkerretik eskuinera: Aizpea Goenaga, Nuria Alzaga, Sergio Javier eta Juanjo Jimenez.

Aste Santuko eta Pazko asteko oporretarako Irungo Kultura, Gazteria eta Gizarte Ongizate sailek antolatu dituzten ekintzen berri eman dute Nuria Alzaga Kultura eta Gizarte Ongizateko ordezkariak eta Sergio Javier Gazteriako ordezkariak.

Irungo Udaleko Gazteria Arloak, Artia eta Martindozenea gaztelekuek eta GazteARTEan Konekta zerbitzuak Udaberriko Oporrak izeneko programazioa antolatu dute opor hauetarako, eta azpimarragarriak dira apirilaren 5etik 6ra bitartean Kattalin aterpera (Nafarroa) egingo duten txangoa, martxoaren 27an Txuri Urdin izotz jauregira egingo duten irteera eta Canopyra (Donostia) eta Aquariumera egingo duten abentura irteera, apirilaren 6an.

Jarduera horietaz gain, sukaldaritza tailerrak, zapatilak pertsonalizatzeko tailerrak, makrame tailerrak eta laser eta arku batailak egiteko aukera izango dute.

Artia eta Martindozenea gaztelekuak asteartetik ostegunera 17:00etatik 20:00etara eta ostiral eta larunbatetan 17:00etatik 21:00etara egongo dira zabalik. Martindozenea gaztelekuko 15-18 urtekoen bitartekoentzako espazioa, berriz, apirilaren 2tik 4ra 17:00etatik 20:00etara eta apirilaren 5ean 17:00etatik 21:00etara egongo da erabilgarri. Hala ere, espazio horiek itxita egongo dira martxoaren 28tik apirilaren 1era.

Jarduera gehienak doan izango dira, eta aurrez eman beharko da izena gaztelekuan, helbidean edo 690 706 471 zenbakira idatzita.

Programazio osoa

  • Bisita gidatuak Oiasso Museoan. Erromatarren garaiko Irun ezagutzeko bisita gidatuak. Martxoaren 28an eta 29an, 11:00etan gaztelaniaz eta 12:00etan euskaraz. 5,75€.
  • ‘Emakume arkeologoak Gipuzkoan’ bisita gidatuak. Martxoaren 30ean eta apirilaren 1ean. 12:00etan gaztelaniaz eta 13:00etan euskaraz. Doan.
  • ‘Oiassoren patua’. 14 urtetik gorako gazteek eta helduek museoa bisitatzen duten bitartean ikasteko eta Oiassoko misterioak argituz jolasteko sakelako telefonorako doako aplikazioa.
  • ‘Irun erromatarra’ turra eta Ama Xantalen nekropolira bisita. Martxoaren 31n eta apirilaren 7an. 11:00etan gaztelaniaz eta 12:30etan euskaraz. 5,75€.
  • ‘Arkeolab familiarra’ tailerra. 6 urtetik 12 urtera bitarteko haurrak dituzten familientzat sortutako indusketa arkeologikoa. Larunbatean. 10:00etan. 5€.
  • ‘Egun bat museoan’. Erromatarren garaiko objektu berreginen eta jolasen bidezko bisita dinamizatua 6 urtetik gorakoentzat. Apirilaren 2an. 5€. 11:00etan.
  • ‘Herkulesen hamabi probak’. 8 urtetik gorakoek eta familiek proba ezberdinen bitartez museoa ezagutzeko aukera. Apirilaren 3an. 11:00etan. 5€.
  • Mosaiko tailerra. 6 urtetik gorakoek mosaikoaren teknika ezagutzeko eta teselak erabili mosaikoak sortzeko aukera. Apirilaren 4an, 11:00etan. 4€.
  • ‘Arkeolab’ arkeologia tailerra. 8 urtetik gorakoek eta familiek museoan induskatu eta objektuak laborategia ikertzeko aukera. Apirilaren 5ean, 11:00etan. 4€.
  • Irugurutzetako barrutian meategia eta mea kiskaltzeko labeak ikusteko aukera eta argazkiak egin eta ‘Burdina historian zehar’ lehiaketan parte hartzeko aukera. Apirilaren 6an, 11:00etan. 5,75€.

Jarduera horietan parte hartzeko izena aurrez eman beharko da 943 639 353 zenbakira deituta, helbidera idatzita edo webgunean sartuta.

Ekintza horietaz guztietaz gain, Gizarte Ongizateko arloak adinekoentzako jarduerak antolatuko ditu adinekoentzako zentro sozialen bitartez, eta paseoak, dantzaldiak, tailerrak… eskainiko dituzte. Gainera, martxoaren 30ean Iruntour paseo bat abiatuko da Anakatik. 17:30ean izango da.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting