Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
'Krea Bidasoak' 450 pertsona baina gehiagoren topagune PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 22 de Marzo de 2024 23:30

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 22 de Marzo de 2024.

'Krea Bidasoak' 450 pertsona baina gehiagoren topagune

Topaketak, hitzaldiak, tailerrak eta beste hainbat jarduera antolatu zituzten Krea Bidasoaren 15. ediziorako.

Atzo izan zen Krea Bidasoaren 15. ekitaldia. 450 pertsona baino gehiago bildu ziren bertan harremanak sustatzeko, aukerak identifikatzeko eta pertsona ekintzaileen, enpresen eta erakunde publiko eta pribatuen arteko esperientziak ezagutarazteko gunea izaten da. Krea Bidasoaren aurtengo leloa ‘Konektatzen dugun lekuan’ izan da, hori baita topagunea hobekien deskribatzen duen ezaugarria.

‘Konekta zaitez zure enpresa ingurunearekin topaketa, ‘Konekta zaitez zure bezeroekin hitzaldia, Adimen artifizialaren inguruko tailerrak edota Hackathlon ‘Start Ekintzaile’ Farmer Fish Challenge jarduera dira bertan eskaini zituzten ekintzetako batzuk. Gainera, First Pitchen edizio berri bat egin zuten. Irun eta Hondarribiko 6 proiektu aurkeztu zituzten: Mirimeba Desing, Varos Arte & vidrio; Mimoxa Handmade, Raúl Fructuoso fisioterapeuta, Debora Pereira Studio eta La Cuscusita.

Dagoeneko Krea Bidasoaren 15 edizio egin dira eta, urtez urte, hasierako helburua betetzen doazela esan zuen Cristina Laborda Irungo alkateak. Igor Enparan Hondarribiko alkateak erakundeak elkarlanean aritzeko eta eskualdeko enpresa guztiei laguntzeko daudela nabarmendu nahi izan zuen eta Estitxu Urtizberea Bidasoa Bizirik-eko presidente ordeak, bestetik, eskualdean urtero enpresa berriak sortzen direla eta hori Irun eta Hondarribian dagoen “ahalmen berritzaile eta ekintzailetza”-ren erakusle dela esan zuen.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting