Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Zortzi kamera gehiago jarri dituzte Irungo kaleetan PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 13 de Marzo de 2024 23:27

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 13 de Marzo de 2024.

Zortzi kamera gehiago jarri dituzte Irungo kaleetan

Kamerek bide publikoan jazotzen diren "intzidentziak argitzeko" baliatuko dituzte. Kamera berriak, Luis Marianon, Behobian, Euskal Herria hiribidean eta San Migel auzoan jarri dituzte.

“Zaintza indartzeko eta Udaltzaingoa bitarteko gehiagoz hornitzeko” asmoarekin, zortzi segurtasun kamera gehiago jarri dituztela hiriko zenbait kaleetan iragarri du Sergio Javier Herritarren Segurtasunaren arloko ordezkariak. Zortzi kamera berriak, Luis Marianon, Behobian, Euskal Herria hiribidean eta San Migel auzoan jarri dituzte.

Kamerek bide publikoan jazotzen diren “intzidentziak argitzeko” balioko duela azaldu du Javierrek. Era berean, hirian antolatzen diren ekitaldi eta jardueren jarraipena hobetu nahi dute instalazio hauekin.

Udal ordezkariak gogoratu du, pasa den astean sinatu zuten Segurtasun eta Bizikidetzaren Itunean jaso zutela hiriko segurtasuna hobetzeko neurri gehiago hartzeko konpromisoa, eta gaineratu du polizia kaleetan “presenteago” egotearen alde egin dutela, “herritarrengatik gertuago” egoteko. Horrez gain, polizien jardunerako “baliabide egokiak” bermatu nahi izan dituzte. “Kamera berri hauen instalazioak on egingo dio guztion segurtasunari”.

Bestalde, Sergio Javierrek gaineratu duenez, “hobekuntza hauekin aurrekontu parte-hartzaileetan maizen agertzen den eskari bati erantzuten diogu: Udaltzaingoaren sistemak hobetzea eta eguneratzea, hain zuzen, herritarren segurtasuna eta trafikoa hobeto kudeatzeko eta kontrolatzeko”.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting