Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Eskualdea zeharkatu, "berdintasuna finantzatzea" eskatzeko PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 08 de Marzo de 2024 23:43

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 8 de Maqrzo de 2024.

Eskualdea zeharkatu, "berdintasuna finantzatzea" eskatzeko

Hendaiatik eta Hondarribitik ateratako zutabeak Irungo San Juan plazan bukatu dute M8k deitutako manifestazioa. "Terrorismo matxistaren" bukaera eskatu dute.

M8 Asanblada Feministak deitutako manifestazioa Berdintasuna finantzatu aldarri nagusiarekin ailegatu da Hondarribitik Zabaltza plazara, 19:00etarako. Bertan, Hendaiako zutabekoekin elkartu dira eta San Juan plazara joan dira. Hantxe batu da ere Euskal Herriko Mugimendu Feministaren blokea Gure bizitzekin negoziorik ez pankarta aurrean zutelarik.

San Juanera iristean, M8k babesa erakutsi die “jazarpena edozein motatakoa bada ere” adin guztietako biktimei eta haiekin daudela gogoratu dute. “Indar eta ausardi erakustaldia egin duzue” gaineratu du asanbladak, “borroka komun batean gaude zuek guztiekin. Terrorismo matxistarekin amaitu nahi dugu. Gora borroka feminista!”.

Gioconda Belli poeta nikarauarraren 1970eko poesia oholtzara igo dute “gorputzaz eta sexualitate femeninoaz taburik gabe” hitz egiten duena.Azkenik, Haize Lekuona biriatuarrak zenbait bertso bota ditu eta Gazako emakumeak oroitu ditu eta zubiak batzeko eskaera egin du, besteak beste.

 

 

 

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting