Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Kultura KM0 egitasmoko subentzioak oraindik iritsi ez direla salatu du Irungo artisten kolektiboak PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 04 de Diciembre de 2020 12:56

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el martes día 1 de Diciembre de 2020.

Kultura KM0 egitasmoko subentzioak oraindik iritsi ez direla salatu du Irungo artisten kolektiboak

Gutun bat bidali diete alkateari eta talde guztietako kideei. Bertan, hautaketa prozesua eta subentzioa eskatzeko zein bide hartu behar zen argitzea exijitu dute.

Iaz Sangre de Mono talde irundarrak eskainitako kontzertua. Argazkia: Sangre de Mono.

Irungo artisten kolektiboak gutun bat bidali berri du udalera, Jose Antonio Santano alkateari eta ordezkaritza duten talde guztietako ordezkariei zuzenduta. Haserre azaldu dira, azaldu duten bezala, Kultura KM0 egitasmoarekin abiatutako diru laguntzak oraindik iritsi ez baitira. «Gaur egun arte eta zenbait leku ofizialetan bilatuta, ez dugu deialdirik ezta informaziorik aurkitu. Deialdi hori soilik tokiko hedabideek jaso zuten, eta sare sozialetan argitaratu», diote amorruz. Pandemiak ere gogor astindu dituen artistei bultzadatxo bat emateko abiatu zuen udalak egitasmoa.

Horregatik, hautaketa prozesua eta subentzioa eskatzeko zein bide hartu behar ziren argitzea exijitu diote udalari. «Gardentasun eskaera bat ere egiten diogu udalari, partida publiko honen aurrekontuaren banakapenaren gainekoa», erantsi dute.

Honako artistek sinatu dute gutuna, 19 dira guztira: Pau Montagut Ibanyez (argizklaria, Belarte elkarteko presidentea), Ruben Mejuto Fernandez (musika irakaslea eta koru zuzendaria), Julio Bravo Maldonado (Irungo kontserbatorioko irakaslea), Zoa Tamara Cuellar (Ostomila Txotxongilo taldeko zuzendaria), Maite Aseguinolaza Montes (musikaria), Ion Martinez Santamaria (musikaria), Juan José Roldán Hernandez (musikaria), Jon Galdos Cazabon (txalapartaria), Felix Martín Cámara (dokumentalista), Anne Perez de Azpeitia Hamilton (musika pedagogoa eta konpositorea),  Karmele Martin Camara (poeta), Mikel Sucunza (musika irakaslea eta gitarra jotzailea), Osmar Mijail Vazquez Claro (aktorea eta antzerki zuzendaria), Mikel Goñi Ruiz (musikari independentea), Alberto Couto Muñoz (aktorea),  Maite Munarriz Mendizabal (Belarte elkarteko kidea), Alvaro Maria Hortelano Diaz. (perkusionista), Andrea Giraldo Sevilla (antropologoa, ikerlaria eta poeta) eta Hans Dieckmann Goñi (zirku artista).

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting