Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
IRUNVIk webgune berria estreinatu du PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 04 de Diciembre de 2020 12:43

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el jueves día 3 de Diciembre de 2020.

IRUNVIk webgune berria estreinatu du

Webgune berriaren hobekuntza ildo nagusietako bat edukien aurkezpena da: «bisual eta dinamikoagoa» da eta «nabigazioa erraz eta praktikoagoa» eskaintzen du.

Yarza eta Ugarte, gaurko agerraldian.

Udaleko ordezkari Jon Ugartek eta IRUNVI Etxebizitzarako Elkarte Publikoko kudeatzaile Idoia Yarzak agerraldia eskaini dute gaur udaletxean. Bertan jakinarazi dutenez, IRUNVIk webgunea berritu dute, eta dagoeneko kontsulta daiteke, esteka honetan.

«Webgune berriari esker, IRUNVIk aurrerapauso handia eman du oso gai garrantzitsu baten inguruan interesgarria gerta daitekeen informazio guztia herritarrei helarazteko. Gaur egun, teknologia berrien aurrerapenari eta Internetek ematen dituen aukerei
esker, jende askok bilatzen du informazioa gailu mugikorren bidez, eta, berrikuntza honi esker, zerbitzu eskuragarriagoa emango dugu», esan du gaurkoan Ugartek.

Webgune berriaren hobekuntza ildo nagusietako bat edukien aurkezpena dela erantsi du ordezkariak, «bisual eta dinamikoagoa» dela. Era berean, informazioa elkartzeko eta edukiak eguneratzeko ahalegina egin dutela dio, «nabigazioa erraz eta praktikoagoa izan dadin».

Honakoak dira azaleko bloke nagusiak: etxebizitza babestua, etxebizitza itundua, garapen urbanistikorako egungo proiektuak, adinekoentzako apartamentuak, birgaikuntza, aparkalekuak eta alokatzeko etxebizitza. Hauez gain, gardentasun atari batek, albisteek eta IRUNVIrekin harremanetan jartzeko datuek osatzen dute webgunearen ildo nagusiak.

Berritasunak
Berritasunen artean, bada etxebizitza partekatzeko atari berri bat, Elkarrekin Podemos-IU taldeak kreditu aldaketa bati egindako zuzenketa baten emaitza dena. Iragarki taula batean datza, zeina etxebizitza partekatzeko interesa duten pertsonak beren etxebizitzetarako logelak errentan emateko interesa duten jabeekin harremanetan jarriko dituen.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting