Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
"Kudeaketa eraginkorraren eta akordioaren aldeko" apustua egin du EAJ-k PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 22 de Mayo de 2019 11:09

Noticia publicada en Bidasoko Hitza ,el miércoles día 22 de Mayo de 2019.

UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

"Kudeaketa eraginkorraren eta akordioaren aldeko" apustua egin du EAJ-k

"Iruni beste aire bat eskaintzea helburu duten" etorkizuneko proposamen zehatzak aurkeztu dituzte jeltzaleek.
Atzoko agerraldiaren irudia.
EAJko alkategai Xabier Iridoyk Markel Olano ahaldun nagusirako hautagaiarekin batera agerraldia eskaini du Irungo San Juan plazan. Bertan, Irungo garraio eta logistika hobetzeko konpromisoa hartu dute jeltzaleek. “Iruni beste aire bat eskaintzea helburu duten” etorkizuneko proposamen zehatzak aurkeztu dituzte.
Egun, Irungo gune logistikoak “deslokalizatzen” ari direla nabarmendu du Iridoyk. Egoera horren aurrean, Eusko Jaurlaritzarekin eta aldundiarekin koordinatuta lan egitea ezinbestekotzat jo dute. “Etorkizunean aurkeztuko zaizkigun erronka eta aukera horiei modu integralean egin behar diegu aurre, hau da, euskal administrazio guztien garraiobide eta azpiegitura politikak koordinatuz eta lerrokatuz”, adierazi du bozeramaileak. Horretarako, Behobiako auzoan jarduera urbanistiko bat bultzatzea, aldundiarekin eta jaurlaritzarekin koordinazioa eta elkarlan instituzionala hobetzea eta Mondragon Unibertsitatearen presentzia aprobetxatzea proposatu du EAJk.
Amaitzeko, “urtez urte itzaltzen joan den identitate hori” berreskuratzeko konpromisoa hartu du Iridoyk. “Irungo etorkizuneko erronkak modu integralean aztertzeko, kudeaketa eraginkorraren eta akordioaren aldeko apustua egiten dugu. Nire konpromisoa Irun da”, gehitu du alkategaiak.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting