Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
'Etorri eta ezagutu', San Pedro eta San Martzial jaietako kartela PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 21 de Mayo de 2019 11:03

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 20 de Mayo de 2019.

'Etorri eta ezagutu', San Pedro eta San Martzial jaietako kartela

'Etorri eta ezagutu' kartela Ane Egizabal eta Alberto Calvo irundar gazteek egin dute. Akzesit saria Angel Blancok bereganatu du, 'San Martzial' kartelarekin.
Kartelaren egileak, Juncal Eizagirren zinegotziarekin (erdian) batera, kartel irabazlea eskutan.
Etorri eta ezagutu. Hori da aurtengo San Pedro eta San Martzial jaiak iragartzeko kartela, Ane Egizabal eta Alberto Calvo gazte irundarrek egina. Gaur jakinarazi dute lehiaketan irabazle izan den euskarria zein izan den. Jaiak iragartzeko ohorea izateaz gain, 1.200 euroko saria bereganatu dute irabazleek. Herritarren botoekin erabaki da irabazlea.
Bigarren saria edo akzesita, San Martzial kartelarengatik Angel Blancok irabazi du, 300 euroko diru sariarekin. Epaimahai profesional batek ebatzi du sari hau.
Irungo Udalak jakinarazi duenez, kartel irabazleak gehiengo osoz irabazi du lehiaketa, botoa eman duten irundarren artetik (2.018 denera), %56,39 eskuratu duelako Etorri eta ezagutu-k (1.138 boto).
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting