Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Larunbateko Manifestazioa "Historikoa" izatea nahi dute Pentsiodunek PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 10 de Abril de 2018 11:35

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 9 de Abril de 2018.

LARUNBATEKO MANIFESTAZIOA “HISTORIKOA” IZATEA NAHI DUTE PENTSIODUNEK

Lepo utzi dute San Juan plaza gaur ere.
Gaur (hilak 9), Irun, Hondarribia eta Hendaiako pentsiodunak kalera atera dira beste behin. San Juan plazan ehunka eta ehunka pentsiodun elkartu dira, Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak egindako deiari erantzunez. Pentsio duinak lortu arte, borrokan tinko jarraituko dute.
Pentsioen arazoa ekonomikoa beharrean, “arazo politikoa” dela argudiatu dute. Pentsioentzako dirua badagoela salatu dute, eta pentsiodunez gain, herritar guztien arazoa dela. Horregatik, adin tarte guztietako herritarrei luzatu diete deialdia, datozen mobilizazioetan ere parte hartzeko. Gaur, azken hilabeteetan bezalaxe, %0,25eko igoera salatu dute eta orain arteko galdutako erosteko ahalmena berreskuratzea eta etorkizuneko pentsioak bizitzaren kostuaren arabera aktualizatzea exijitu dute.
Aipatutako helburu horiek lortzeko bidean, datorren larunbatean (hilak 14), manifestazioa antolatu dute. 18:00etan abiatuko da San Juan plazatik, eta Colon zeharkatu ostean, Zabaltza plazan zenbait adierazpen egingo dituzte. Manifestazio “historikoa” izatea nahi dute Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduko kideek. Orain arteko mobilizazio handiena egitea nahi dute, eta horretarako, gaur bertaratu diren guztiak hiru-lau lagunekin larunbatean gerturatzera animatu dituzte. “Atzera pausorik ez, borroka hau irabaziko dugu” esaldiarekin amaitu dute gaurko mobilizazioa.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting