Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Ap-8ra sartzeko Kateako ordainlekua hainbat gauez itxiko dute PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Astelehena, 2024(e)ko maiatza(r)en 06-(e)an 21:59etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 6 de Mayo de 2024.

Ap-8ra sartzeko Kateako ordainlekua hainbat gauez itxiko dute

Bihar gauetik ostegunera eta igande gauean itxita egongo da. Alternatiba gisa, Oinaurreko sarbidea erabiltzea gomendatu du Bidegik.

Aste honetako astearte, asteazken, ostegun eta igande gauean (hilaren 7,8,9 eta 12) Kateatik Ap-8 autobidera sartzeko ordainlekua itxita egongo da, Donostiarako noranzkoan, hain zuzen ere.

Irungo ordainleku nagusiaren parean, Bilborako noranzkoan, 300 metroko hirugarren errei bat prestatzeko egiten ari diren lanen barruan, Irun mendebaldeko sarrerako adarraren zorua berrituko dute.

Itxiera 22:00etatik 06:00etara izango da, eta ordu horietan alternatiba gisa Oinaurreko erdi lotura erabiltzea proposatu du Bidegik. Era berean, Gi 636 errepidea erabiltzeko aukera dagoela oroitu dute ere, Oiartzungo lotuneraino.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting