Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Abalos margolariak azken bisita gidatua eskainiko du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko maiatza(r)en 02-(e)an 22:54etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 2 de Mayo de 2024.

Abalos margolariak azken bisita gidatua eskainiko du

Larunbat honetako arratsaldean izango da Amaia KZko aretoan 'Bizitza olatu artean' erakusketaren karietara. Igandean kenduko dute erakusketa.

Amaia KZko aretoan dago ikusgai Jose Manuel Abalos margolariaren Bizitza olatu artean erakusketa, eta hilaren 4ean, larunbata, 19:00etan, azken bisita gidatua eskainiko du. Gaztelaniaz izango da, eta ez da izenik eman behar bertaratu ahal izateko. Erakusketa hilaren 5ean kenduko dute.

Abalosen obrak biltzen dituen erakusketa honek, berrogei koadro eta grabatu baino gehiago ditu bizitzaren, denboraren igarotzearen, itsasoaren eta pinturaren ingurukoak, eta astean zehar nahiz larunbatean 18:00etatik 21:00etara bisitatu daiteke, igandean berriz 11:30etik 13:30era.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting