Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Buru osasun arazoek familiengan duten eragina hizketagai PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Astelehena, 2024(e)ko apirila(r)en 15-(e)an 23:14etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 15 de Abril de 2024.

Buru osasun arazoek familiengan duten eragina hizketagai

Hitzaldia eskainiko du Agifes elkarteak Palmera Montero gunean. Hilaren 23an izango da, 18:00etan.

Agifes buru gaixotasunak dituztenak eta haien familiarrak laguntzeko elkartea da, datorren asteartean (hilak 23) hitzaldia eskainikop dute Palmera Monteron buru osasun arazoek familiengan duten eragina aztertzeko xedez.  Gipuzkoako elkarteko psikologo Iker Arrizabalagak orientazioa eskainiko die bertaratutakoei krisi egoerak kudeatzeko eta familiaren gainkarga arintzeko. Ekitaldia Palmera Monteron izango da, 18:00etatik aurrera.

“Osasun mentaleko arazo bat agertzen denean, normalean shock edo blokeo egoera sortzen da familian. Ez da gauza bera bat-bateko krisialdia gertatzea edo nahasmendua pixkanaka azaleratzen joatea; horregatik, garrantzitsua da askotariko egoera konplexuei aurre egiten dieten familiei laguntza eta informazioa eskaintzea”, adierazi du Arrizabalagak.

Topaketaren asmoa da lehen krisiak eta buru nahasmenduaren hasierako faseak kudeatzeko jarraibideak ematea, baita diagnostikoa duen pertsonaren zaintza beren gain hartzen duten senitartekoek jasaten duten gainkarga arintzeko aholkuak ematea ere.”Errekuperazio-prozesu bati ekiteko gako nagusietako bat osasun mentaleko arazoa onartzea da. Ez da erraza, baina beharrezkoa da aurrera egiteko eta buru osasuneko arazoak dituen senideari laguntzeko”.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting