Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Eguzkik alegazioa aurkeztu du HMJPren gainean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Astelehena, 2024(e)ko martxoa(r)en 04-(e)an 22:51etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el lunes día 4 de Marzo de 2024.

Eguzkik alegazioa aurkeztu du HMJPren gainean

Plaiaundi inguruko bizikleta bidearentzat "beste trazadura aukera batzuk" aztertzea, eta Juan Thalamas Labandibar kalean trafiko afekziorako neurriak hartzea eskatu dizkiote udalari.

Eguzki talde ekologistak ere alegazio bat aurkeztu du Hiri Mugikortasun Jasangarriko Plana (HMJP) kari. Azaldu dutenez, planaren helburuekin bat etor daitezkeen arren, uste dute “erantzun beharreko” bi gai daudela. Batetik Oinarrizko Bizikleta Sareari dagozkionak; bestetik, trafikoari lotutakoak.

Oinarrizko Bizikleta Sareari buruz aritzean Plaiaundi inguruaz ari da Eguzki. Bertan, bizikleta ibilbide bat dago eta salatu dutenez ibilbideak Itsaso eta Lehorraren Jabari Publikoa “inbaditu eta okupatu” egiten ditu.

Horrez gain, Natura 2000 Sarearen parte den ingurumen bizikleta bide hau, “lehengoratzeko asmoen aurka” doala diote: “Argi eta garbi urratzen ditu 22/1988 Legean eta Kostaldeei buruzko Erregelamendu Orokorraren 876/2014 Dekretuan ezarritako zehaztapenak”.

Hartara, HMJPri aurkeztutako alegazioaren bitartez, Irungo Udalari galdegin diote “beste trazadura aukera batzuk aztertzea” inguru horretarako, “Legea betetzeko eta Europar Batasunaren intereseko habitat, flora eta fauna basatietan eragin negatiboak saihesteko”.

Trafiko afekzioak murrizteko neurriei buruz ere aritu da talde ekologista. Haien arabera, planean, udala gai horri lotutako neurriak hartzen “aitzindaria” dela adierazten duela diote. Halaber, “bizi kalitatea hobetzeko neurriak” jaso dituzte txostenean eta horiek zarata estaltzekoak direla azaldu du Eguzkik, hau da, “trafikoaren zarataren babesean eragiten duten neurriak” izatea deitoratu dute.

Eguzki, udal gobernuak proposatzen dituen neurrien artean honako hauekin dago ados: “abiadura murriztea, asfalto fonomurriztaileak dituzten zoladurak, bide-segurtasunik eza minimizatzea, etab”.

Bide horretan, Juan Thalamas Labandibar kalea bere osotasunean kontuan hartu behar litzatekeela HMJPk proposatutako eremuetan uste dute.

Izan ere, planean trafikoaren arloan ezartzen diren helburu, irizpide eta neurriek “zentzu handiagoa” hartzen dutelakoan dira eta Juan Thalamas Labandibar kalean neurri horiek berak ere aplikatu beharko zirela uste dute. “Eta hori da, hain zuzen ere, aurkeztu dugun alegazioan formalki eskatu duguna”, zehaztu dute.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting