Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
PSE-EEko militanteen berrespena jaso du Elkarrekin Podemos-IUrekin itxitako akordioak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2020(e)ko abendua(r)en 04-(e)an 12:49etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko HITZA , el miércoles día 2 de Diciembre de 2020.

PSE-EEko militanteen berrespena jaso du Elkarrekin Podemos-IUrekin itxitako akordioak

Militanteen %72,3ak bozkatu du, eta gehienak, %82ak zehazki, udal gobernu berria eratzeko akordioa babestu du.

Irungo PSE-EE taldeko militanteek begi onez ikusi dute Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzarekin udal gobernurako itxitako akordioa. Militanteen %72,3ak bozkatu du, eta gehienak, %82ak zehazki, akordioa babestu du. Akordio honen arabera, Irungo udalbatzaren gehiengo osoa lortu dute, bi taldeen artean 14 zinegotzi batu baitituzte (10 sozialistenak eta 4 Podemosenak).

Atzo bertaratu ziren militanteak Irungo Herriko Etxean. «Eskerrak eman nahi dizkiegu taldeko kide guztiei. Akordio honi esker gobernu indartsu eta egonkorragoa osatu dugu», esan du Jose Antonio Santano alkateak.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting