Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Irungo Jaietako Atrakzioak uztailaren 3ra arte martxan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2018(e)ko ekaina(r)en 22-(e)an 12:07etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 21 de Junio de 2018.

IRUNGO JAIETAKO ATRAKZIOAK, UZTAILAREN 3RA ARTE MARTXAN

atrakzioak.ficoba
10:00etan zabalduko dituzte egunero atrakzioak.
Irungo Udalak, San Pedro eta San Martzial jaien harira emandako xehetasunen artean, Ficoban jarriko diren atrakzioen (karruselak) gaineko informazioa eman du. Hala, horiek hilaren 16tik jarrita daude, eta uztailaren 3ra arte izango dira martxan. Egunero 10:00etan hasiko dira martxan karruselak, eta egunaren arabera, 00:00ak arte edo 04:00ak arte izango dira erabiltzeko prest. Hori bai, musika, egun guztietan 00:00etan kenduko dute.
  • Prezioen berri ere eman du udalak. Honakoak dira:
  • Haurrentzako atrakzioak: gehienezko prezioa 2,70 euro pertsonako eta bidaiko (6 bidaiko bonoa, 12,50 euro).
  • Helduentzako atrakzioak: gehienezko prezioa 3,50 euro pertsonako eta bidaiko.
  • Atrakzio berria (berezia da): pertsona eta bidai bakoitzeko 4,50 euro.
  • Prezio merkeko egunak: uztailaren 2an eta 3an 1,50 euroan eros daitezke txartelak (pertsonako eta bidaiko) eta atrakzio bereziaren prezioa egun horietan 2 eurokoa izango da.
Luis Marianoko saltokiak
Jaiak hasi (bihar) eta uztailaren 1era arte 14 postu (etxola modukoak) egongo dira jarrita Luis Marianon, artisautza, jostailu eta fruitu lehor produktuekin. 10:00etan zabalduko dituzte, eta egunaren arabera, 00:00etan edo 04:00etan itxi.
Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2018(e)ko ekaina(r)en 22-(e)an 12:12etan
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting