Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Bilduk «diktadurari gorazarre» egiten dioten kaleen izen aldaketa eskatu du berriz ere PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2013(e)ko azaroa(r)en 21-(e)an 12:39etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Vasco sección Bidasoa,el jueves día 21 de Noviembre de 2013.


IRUN

Bilduk «diktadurari gorazarre» egiten

dioten kaleen izen aldaketa eskatu du

berriz ere

21.11.13 - 00:21 -




Bildu Udal Taldeak, atzo Frankoren heriotzaren urteurrena betetzen zela, hirian «Gerrate Zibilia eta ondorengo diktadurarekin zerikusia duten bost pertsonen kaleen izenak badaudela» salatu zuen. Bere bozeramaile den Oinatz Mitxelenak gogorarazi zuen «Kale Izendegien Batzordean, azken Osoko Bilkuran, erregistroan eta 2013ko Udal Aurrekontuen Osoko Bilkuran ere», kale horien izenaldatzea eskatu dutela Bilduko kideek.
Bost kale horietatik bik, Dunboa auzoan, baimenik gabeko izen aldaketa jasan dute azken egunotan eta Mitxelenak «Udal Gobernua arazoaren azalean soilik geratu dela» kritikatu zuen, ekintza bandalikoa egindakoen bila. «Arazoaren oinarriari begiratu behar zaio», gomendatu zuen bozeramaileak. «Halako sinbologiak gorazarre egiten dio erregimenari». Kale Izendegien Batzordea dei dezala gogoratu zion gobernuari eta baita aurrekontuan memoria historikoaren inguruan Bilduk eskatutako eta onartutako partida dagoela, «40.000 eurokoa. Zati txiki bat erabili da bakarrik, Nicolás Guerendiain elkartearekin proiektu bat garatzeko». Proiektua «interesgarria» dela esan zuen ere: «Gerrate Zibila eta diktadura bizi zuten 200 bat pertsonei elkarrizketak egitea artxibo publiko bat sortzeko. Inoiz guzti hau epaitegira eramaten bada, froga moduan erabili ahal izango den artxiboa».

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting