Su Txikian elkarteak ez du aurtengo sanmartzialetako erasoen kontrako protokoloan parte hartuko Imprimir
Escrito por Administrator   
Martes, 21 de Mayo de 2019 11:35

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 20 de Mayo de 2019.

Su Txikian elkarteak ez du aurtengo sanmartzialetako erasoen kontrako protokoloan parte hartuko

"Irungo emakume taldeen lana baliatu zuten protokoloa osatzeko eta banaketa lanak egiteko baina udalak ez zuen bere ardura hartu; ez zen erasoen inguruko informazio ezta berehalako erantzunik eman", salatu dute elkartetik.
Joan den martxoaren 8an hiriko zenbait emakumek udalaren aurkako protesta egin zuten, tartean, Emakumeen Etxea egitea eskatuz edo erasoen kontrako protokoloa betearaztea exijituz.
Su Txikian talde feministak jakinarazi berri duenez, elkarteko emakumeek ez dute aurtengo San Pedro eta San Martzial jaietan udaletik martxan jarriko duten erasoen kontrako protokoloan parte hartuko.
Joan den urtean protokoloaren diseinuan eta banaketan parte hartu zutela gogoratu dute, “gure indar eta gogoak bertan jarriz, jaietan emakumeok modu askeago batean gozatu ahal izateko”. Udalarengan konfiantza jarri arren, hitzartutakoa bete ez zela gogor salatu dute. “Irungo emakume taldeen lana baliatu zuten protokoloa osatzeko eta banaketa lanak egiteko baina udalak ez zuen bere ardura hartu; ez zen erasoen inguruko informazio ezta berehalako erantzunik eman”. Horren aurrean, zalantzan jarri dute feministek protokoloa udalaren burua zuritzeko ez ote den.
2018ko ekainaren 23tik 24rako gauean emakume batek eraso bat jasan zuela gogoratu dute. Orduan, udalak horren berri eman ez izana leporatu diote udal gobernuari elkarteko emakumeek, eta aldiz, uztailaren 1eko elkarretaratzera gonbidatu zuen elkartea. “Argi eta garbi utzi zuten handiagoa duela jaien itxurakeriak emakumeon segurtasunak baino”.
“Hori ikusirik eta joan den maiatzaren 2an ospatu zen bileran Sergio Corchonek argi eta garbi utzi zuenez konpromisorik ezin zuela hartu, Su Txikianek ez du parte hartuko aurtengo protokoloan. Udalak emakumeen lana eta borondatea haien mesederako erabili duela salatu dute. “Ez dugu gure burua fartsa honetan inplikatu nahi”. M8an eskatu zuten bezala, “politika ausartak eta konpromiso errealak” hartzea exijitu diote udalari.
Bestalde, eskerrak eman dizkiete udaleko teknikari eta protokoloaren diseinuan parte hartu zuten gainontzeko emakume taldeei, joan den urtean “lan itzela” egin baitzuten. Amaitzeko, ondorengo mezua utzi dute: “Aurten Su Txikian elakrte feministak kanpoko begirale papera hartuko du eta atea irekita uzten dugu datozen ruteetan proptokoloan aprte hartu ahal izatera, beti ere, konpromiso zehatzak hartzen badira”.