Irungo herri galdeketa bermatzeko azken aukera Imprimir
Escrito por Administrator   
Viernes, 27 de Abril de 2018 09:53

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el jueves día 26 de Abril de 2017.

Irungo herri galdeketa bermatzeko

azken aukera

Larunbatean, 10:15etan, Palmera Montero gunean, prozesu honen lehen
bilera ospatuko da eta bertan interesatuta dagoen pertsonak bere
proposamena presentzialki egiteko aukera izango du
19
0
Santiagon jarritako mahai bat. / Hartu Hitza Elkartea
Asteburu honetan irundarrek datorren 2018ko azaroaren 18an ospatuko den Irungo herri galdeketa babesteko Hartu Hitzak bere buruari ezarri zion epea bukatzen da. Hala ere, aurreko astean helburua bete zuten, izan ere, aurreko astean egindako esfortzuak, 11 mahai 11 auzoetan jartzeak, fruituak jaso zituen. Horrela, behar zituzten 3000 sinadurak gainditu eta 3302 lortu dituzte gaur arte, Irungo herritarren %5a baino gehiago izango litzatekeena.
Dena dela, prestatutako egutegia eta egunak beteko dituzte irundarren babes gehiago lortzeko asmoz. Horregatik, larunbat honetan, apirilaren 28an, azkeneko aldiz sinatzeko aukera egongo da.
Goizez Anaka auzoan kokatuko dira mahaiak 11:00etatik 13:30etara. Bertan Auntxa Musika Taldearen laguntza izango dute auzoari kolorea jarriz eta bizilagunak girotuz Hartu Hitzaren prozesua babesteko helburuarekin.
Arratsaldez mahaiak mugitu egingo dira eta Artaleku kiroldegian izango dira. Bidasoaren eta Anaitasunaren arteko eskubaloiko norgehiagokaz baliatuz, bolondresak Bidasoako jarraitzaileen sinadura jasotzen saiatuko dira. Guzti hau klubarekin elkarlanean egingo da. Beste behin, Bidasoa Eskubaloi Taldeak Hartu Hitzarekin bat egiten du, eta hauek oriek prozesu guztian zehar eskeinitako laguntza eskertzen dute.
Adosguneko bilera
Sinadura bilketaren prozesuaz gain, duela aste batzuk Hartu Hitza Irungo herri galdeketaren galdera adosteko prozesuari hasiera eman zion. Larunbatean, 10:15etan, Palmera Montero gunean, prozesu honen lehen bilera ospatuko da eta bertan interesatuta dagoen pertsonak bere proposamena presentzialki egiteko aukera izango du. Prozesu hau guztiz parte hartzailea dela gogoratu beharra dago.