OROKORRA Gal Stadiumerako bideko argiteria eta espaloia berrituko dituzte Imprimir
Escrito por Administrator   
Jueves, 11 de Abril de 2024 23:31

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el jueves día 11 de Abril de 2024.

Gal Stadiumerako bideko argiteria eta espaloia berrituko dituzte

Obren esleipena egin diote Construcciones Otegi Gaztañaga SL-ri 119.835,50 euroan.

Gal Stadiumaren inguruko argiteria berritu eta oinezkoen ibilbidean hobekuntza lanak egingo dituztela iragarri du gaur udalak. Dagoeneko obren esleipena egin diote Construcciones Otegi Gaztañaga SL-ri 119.835,50 euroan, eta gaur, administrazio kontratua onartu dutela adierazi dute.

Gal Stadiumera iristeko bide batzuetan ez dagoela zolatutako espaloirik azaldu dute, “osatugabea eta kaxkarra” dela diote. Jarduketaren bidez espaloien egoera hobetu nahi dute, estuak diren lekuetan “zabalerak zabalduz” eta zolatu gabeko ibilbideak zolatuz. Era berean, espaloi berriak osatuko dituzte, egun osatu gabe dauden eremuetan. Era berean, oinezkoentzako ibilbideen argiztapena hobetuko dute eta estadioaren inguruko urbanizazioan konponketak egingo dituzte.