Endarako urtegia eta Elordiko edateko uraren araztegia ezagutzeko bisitak Imprimir
Escrito por Administrator   
Martes, 19 de Marzo de 2024 00:15

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 18 de Marzo de 2024.

Endarako urtegia eta Elordiko edateko uraren araztegia ezagutzeko bisitak

Txingudiko Zerbitzuak-ek hilaren 24rako antolatu ditu bisitak. Uraren kalitatea bermatzeko mekanismoak eta nola garraiatzen duten ezagutuko dute bisitariek.

Martxoaren 22an da Uraren Nazioarteko Eguna eta haren harira Txingudiko Zerbitzuak-ek Endarako urtegira eta Elordiko edateko uraren araztegira bisita gidatuak antolatu ditu hilaren 24rako (larunbata da).

Bi talde antolatuko dituzte. Lehenak, Elordiko Edateko Uraren Tratamendurako Estazioan (EUTE) hasiko du bisita eta bigarrenak, San Anton urtegian.  EUTEn Irungo zein Hondarribiko etxeetako uraren kalitatea nola bermatzen duten ikusiko dute bisitariek. San Anton Urtegian, berriz, ura edateko makina dago eta haren bidez ura nola garraiatzen duten azalduko dute.

Bisita doakoa da. Bost orduko iraupena izango du (garraio denborak barne). Txingudiko Zerbitzuak-ek doako autobus zerbitzua ipiniko du. Lehen txanda 09:00etatik 14:00etara izango da eta bigarrena 09:50etik 14:40era.

Bisitan parte hartzeko izena ematea derrigorrezkoa da. Txinzerren webgunean dagoen inprimakia bete beharko da horretarako. Plazak mugatuak direnez izen emate hurrenkeraren arabera egingo dituzte.