Ibilgailu elektrikoen aldeko politikak eskatzeko mozioa jarri du Ekologistak Martxan taldeak Imprimir
Escrito por Administrator   
Jueves, 27 de Abril de 2023 22:52

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el jueves día 27 de Abril de 2023

Ibilgailu elektrikoen aldeko politikak eskatzeko mozioa jarri du Ekologistak Martxan taldeak

Azterketa bat eskatuko dute ibilgailu elektrikoak kargatzeko instalazioen gainekoa eta horiek instalatzeko aurrekontua egitea galdegingo dute ere.

Ekologistak Martxan taldeak mozio bat aurkeztu du biharko osoko bilkuran eztabaidatzeko. Ibilgailu elektrikoen presentzia handitzeko, ibilgailu horiek kargatzeko garaje publiko eta pribatuen behar energetikoen azterketak kontratatzea eskatuko dute.

Azterketa horrek ikertuko luke hartune eta transformadore berrien bidez ibilgailu elektrikoak kargatzeko behar diren instalazio potentzialak elektrifikatzea.

Ildo horretan, taldeak eskaera egingo du ere instalazioak jartzeko egun Irunen dauden garaje “gehienetan” egin behar diren hartune berrietarako laguntzetarako aurrekontu partidak jartzea.

Horrez gain, Irungo kale eta auzoetan kargagailu elektrikoak instalatzeko politika bat hastea galdegingo dute, “enpresa elektrikoekin hitzarmenak sinatuz, ibilgailuak doan kargatzeko gunean handitzeko”.

Izan ere, mugikortasun iraunkorra funtsezko zutabea deritzote gizartea eraldatzeko eta adierazi dute garapen iraunkorreko helburuetako bat 2030. urtera begira Espainiako estatuan bost milioi ibilgailu elektriko izatea dela.

Alta, helburu hori urrun ikusten dute Ekologistak Martxanekoek: “Hainbat arrazoirengatik, besteak beste, ibilgailu elektrikoen prezio altuagatik, hornidura elektrikoaren sarearen egokitzapenagatik eta kargatzeko puntuengatik. Errealitate bat da ibilgailu elektrikoak kargatzeko gune publikoen sarea ez dela nahikoa etorkizun hurbilari begira”.

 

Berriz ere egin diote erreferentzia hitzarmen baten beharrari eta hala egin dutela Murtziako Udalean Iberdrolarekin azaldu dute. Hala, mozioari atxiki diote bi erakunde horien artean egindako kontratua.