Lucia Garbayoren boluntariotza lana aitortu dute Imprimir
Escrito por Administrator   
Martes, 30 de Abril de 2024 22:33

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 30 de Abril de 2024

Lucia Garbayoren boluntariotza lana aitortu dute

50 urte baino gehiagoko ibilbidea egin du boluntariotzan irundarrak eta 'Balioen Loratzea' ekimenaren baitan jaso du aitortza.

Palmera Monteron bildu ziren atzo dozenaka herritar Balioen Loratzea ekimena medio. Xede du giza balioak transmititzea, eta bide horretan, atzo, Lucia Garbayo irundarra omendu zuten, hainbat elkartetan egindako lanagatik 50 urte baino gehiagoan. Besteak beste, Pio Baroja BHIko Ikasleen Gurasoen Elkartean, Odol Emaileak elkartean, Irungo Hiritar Foroan eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko Adinekoen Kontseiluan ibilitakoa da.

Ekitaldian izan ziren udalbatzako kide andana, tartean, Cristina Laborda alkatea eta berak hartu zuen lehen hitza: “Irun hiri ireki, integratzaile eta solidarioa izan da betidanik, irundarrei esker; besteak beste, Lucía Garbayori esker, 50 urte baino gehiago boluntario lanak egiten eta hiria hobetzen eman ditu eta”

Ondoren, Garbayoren boluntario lanari buruzko bideo bat proiektatu zuten, eta, azkenik, alkateak garaikurtxo bat banatu zion Garbayori berari eta beste boluntario batzuei.