Emakumeen Etxea elkarteak adierazpena kaleratu du M8ari begira Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2024(e)ko martxoa(r)en 06-(e)an 23:42etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 6 de Marzo de 2024.

Emakumeen Etxea elkarteak adierazpena kaleratu du M8ari begira

Martxoaren 8a mugimendu feministarentzat egun adierazgarria izango dela diote "borrokarako eta berdintasunerako eskubidea aldarrikatzeko".

Irungo Emakumeen Etxea elkarteak adierazpena kaleratu du eta martxoaren 8a mugimendu feministarentzat egun adierazgarria izango dela diote “borrokarako eta berdintasunerako eskubidea aldarrikatzeko”.

Emakumeen erabateko berdintasuna aldarrikatzeko “borroka luzea” dela diote eta martxoak 8a horretarako seinalatzen dela. Era berean, “dagoeneko konkistatuta dagoena ospatzeko” eguna dela era azaldu dute, “leloez, pankartez haratago, hausnarketa sakona egiteko eguna ere bada”.

Hausnarketa egiteko deia egin dute: “Posible al da erabateko berdintasuna lortzea, guztion elkartasunik gabe? Posible al da kristalezko sabaia apurtzea, esparru instituzionalaren babes ekonomikorik eta konpromiso zintzorik gabe? Lor al daitezke helburu horiek, emakumeok botere politiko eta soziala, soldata-berdintasuna eta zainketek duten garrantzia aintzat hartu gabe?”.

Indarkeria bikarioari buruz ere aritu dira eta erretorikoki galdetu dute ea bidezkoa den egungo gizartea, zeinetan emakumeek eta haien seme alabek ere beraien bizitzekin ordaintzen duten matxismoari aurre egiteagatik. “Argi dago, ezetz”.

Gogoratu dute aipatu duten guztiaren alde borrokatzeko eratu zela elkartea eta ez dela lan erraza eta arina izaten ari. Datorren martxoaren 8an lortu nahi duten guztiarekiko konpromisoa berretsiko dutela aurreratu dute.

“Irungo herritar guztiei eskatzen diegu gure zereginarekin bat egin dezatela elkarte eta plataforma feministek deitutako deialdi guztietara joanda, baita erakundeek deitu dituztenetara ere, egun guztiak martxoaren 8a direla aldarrikatzeko”, amaitu dute.