Gurutze Gorriak gomak eskatu ditu maskara gehiago egiteko Imprimir
Escrito por Administrator   
Martes, 31 de Marzo de 2020 13:07

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el lunes día 30 de Marzo de 2020.

Gurutze Gorriak gomak eskatu ditu maskara gehiago egiteko

OSASUN-ARLOKO LANGILEEI ETA BOLUNTARIOEI AITORPEN GISA, UDALETXEKO FATXADA URDINEZ ARGIZTATUKO DUTE GAUERO

– J.G. 30.03.2020 | 23:49

IRUN – Maskara gehiago egiteko gomak, zinta elastikoak edo antzeko elementuak biltzeko deialdia egin du azken egunotan Gurutze Gorriak. Materiala entregatu nahi duten guztiek Gurutze Gorriaren 678 506 469 telefonora deitu beharko dute. Taldeko boluntarioak materiala jasotzeaz eta material hori behar den lekuetan banatzeaz arduratuko dira. Bestalde, Gurutze Gorriko eta Babes Zibileko boluntarioei, gizarte-zerbitzuetako taldeei, poliziei, garbiketako langileei, suhiltzaileei, mantentze-lanetako brigadei aitorpen gisa, gauero 20.00etan Irungo udaletxeko fatxada urdinez argiztatuko da. Une horretan, Irungo eta gainerako herrietako bizilagunak balkoietara aterako dira osasun-arloko eta arlo sozio-sanitarioko profesionalak txalotzera osasun krisiaren zehar hiritar guztien beharrei erantzuna emateko egiten ari diren ahaleginengatik.