Miguel Angel Paez garapen ekonomikoko webinar batean izan da Imprimir
Escrito por Administrator   
Sábado, 16 de Marzo de 2024 00:20

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el viernes día 15 de Marzo de 2024.

Miguel Angel Paez garapen ekonomikoko webinar batean izan da

EUDELek gonbidatu du Bidasoa bizirik, eta webinarraren bidez eskualdeko garapen ekonomikoari balioa eman nahi izan diote.

Miguel Angel Paez azalpenak ematenMiguel Angel Paez, artxiboko irudi batean.

Irun eta Hondarribiko udalek EUDELek antolatutako webinar batean hartu dute parte, Bidasoa Eskualdeko Garapen Ekonomikoari eta egindako ekintzei balioa emateko.

Webinar horretan, Miguel Angel Paez Bidasoa bizirikeko presidenteak hartu du parte Euskadiren arrakasta kasu gisa Bilbao Ekintza eta Oarsoaldeko ordezkariekin batera. Bertan, Irungo eta Hondarribiko Garapen Ekonomikorako Eskualdean gauzatzen ari diren proiektu eta ekintzak azaldu ditu.

Paezen arabera beka programaren eta Bic Gipuzkoarekin batera duten proiektuaren bidez, proiektu berritzaileak eta izaera teknologikoak Irunen eta Hondarribian sustraitzea ari dira lortzen. Bere hitzetan, programa eskualde honetan garatzeak, murriztu egiten du enpresa sortu edo garatzeko beste hiri batzuetara ihes egiteko arriskua.

Bestalde, Paezek Via Irun nabarmendu nahi izan du: “Proiektu horri esker, hiriak erabiltzen ez  dituen lurrak bizitzeko, paseatzeko eta lan egiteko leku bihurtuko dira”.

Webinarrak hainbat gai landu zituen, hala nola lehiakortasunak eta lurralde erakargarritasunak herri mailan duen garrantzia eta “estrategia arrakastatsu” baten elementuak.