Abian da EAJren 'hiria dibertsitate funtzionalera egokitzeko plana' Imprimir
Escrito por Administrator   
Sábado, 16 de Marzo de 2024 00:05

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 15 de Marzo de 2024.

Abian da EAJren 'hiria dibertsitate funtzionalera egokitzeko plana'

EAJk iragarri du 'Gure hiria, Irun, dibertsitate funtzionala duten pertsonei egokitzeko azterlanean' lehen urratsak eman dituztela.

Talde jeltzaleak 2021ean aztertu zuen zuzenketetako bat izan zen ‘Gure hiria, Irun, dibertsitate funtzionala duten pertsonei egokitzeko azterlana’, eta adierazi dutenez, aste honetan jakinarazi diete lehen urratsak ematen hasi direla Hirigintza arloan Elkarturekin bilera bat eginez.

Ohar baten bidez, EAJk gobernuari anbizioz jokatzeko eskatu dio azterlana garatzeko eta diseinatzeko orduan.

Irungo EAJren hasierako zuzenketak 60.000 € eskatu zituen, baina Ogasun ordezkariek 25.000€ra murriztea eskatu zieten. Esan dutenez, ordea, Ongizateko arlotik jakinarazi diete onartu zitzaien zuzenketaren kopurua ez dela nahikoa izango, eta horregatik hurrengo Kreditu Aldaketan zuzenketa bat proposatu dute azterlan horren aurrekontu partida 80.000€raino handitzeko.