Auzo elkarteekin egin dute lehen bisita gidatua Imprimir
Escrito por Administrator   
Sábado, 20 de Enero de 2024 20:20

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el sábado día 20 de Enero de 2024.

Auzo elkarteekin egin dute lehen bisita gidatua

Otsailaren 20ra arte bisitatu daiteke Hiriko Mugikortasun Jasangarrirako Planari (HMJP) buruzko erakusketa.

Irungo auzo elkarteek Hiriko Mugikortasun Jasangarrirako plana ezagutzeko bisita gidatua izan zuten ostegunean. Borja Olazabal eta Sergio Javier Javier Mugikortasun eta Garapen Iraunkorreko eta Herritarren Partaidetzako ordezkariekin batera aritu ziren planaren xehetasunak ezagutzen. Aurrerago bisita gidatu gehiago egitea aurreikusi du udalak.

Erakusketa hiritar guztientzat zabalik dago otsailaren 20ra arte. Bertan, 2023-2027 Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planaren hasierako onespenaren dokumentua ikus daiteke. Guztia azalpen panelen bidez azaldurik dago. Bertaratzen direnek iritzia eta iradokizunak udalarekin partekatzeko aukera izango dute ere, hartarako ezarri duten gunean.