Elkarrekin Podemos-IU: "Eskubideetan oinarritutako politika publikoak sustatu behar ditugu" Imprimir
Escrito por Administrator   
Viernes, 31 de Marzo de 2023 23:04

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 31 de Marzo de 2023.

Elkarrekin Podemos-IU: "Eskubideetan oinarritutako politika publikoak sustatu behar ditugu"

Joan den ostiralean Segurtasun eta Bizikidetza Batzordearen lehen bilera egin ondoren, udal taldeak arazoaren konplexutasuna azpimarratu eta zeharkako hainbat irtenbide uztartzea proposatu du.

 

Joan den ostiralean egin zuten Segurtasun eta Bizikidetza Batzordearen lehen bilera. Balantzea egiterako garaian, Cristina Laborda arduradunak udal taldeek “aho batez” sinatu zutela ituna adierazi zuen.  Atzo, ordea, Elkarrekin Podemos-IUren udal taldeak agiri bidez batzordea nahiz ituna “abiapuntua” besterik ez direla azpimarratu zuen. Izan ere, segurtasunarena “arazo konplexua” da haien ustez, faktore ugari aintzat hartzekoa. Koalizioaren arabera, arazoaren konplexutasunaren adibide dira itunaren negoziaketan Elkarrekin Podemos-IUk egin zituen eskaerak: erakundeen arteko lankidetzaren edo langile kopurua igotzearen beharra:  “Erraza da diskurtso errazetan erortzea eta errudunak gehiago zigortzea, baina hori ez da arazoaren sorburua. Haratago joateko gai izan behar dugu” adierazi du David Nuño bozeramaileak.

Hortaz gain, udalaren kudeaketaren peko beste hainbat arlo segurtasunaren auziaren konponbidean hartu beharko liratekeela gaineratu du Nuñok: herritarren parte hartzea, gizarte ongizatea, kultura, hezkuntza edo gazteria aipatu dituzte. “Udaltzaingoak eta beste segurtasun-kidego batzuek egiten duten lana ahaztu gabe, eskubideetan eta gure bizilagunekin loturak sendotzean oinarritutako politika publikoak sustatu behar ditugu” azaldu du Nuñok.

Sozialista eta jeltzaleen azken aldiko ika-miken aurrean, Elkarrekin Podemos-IUk desberdintasunak alde batera utzi eta Irungo Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzan sakontzeko deia luzatu du.