EH Bilduren hauteskunde prozesua erabat parte-hartzailea izango da Imprimir
Escrito por Administrator   
Sábado, 19 de Enero de 2019 17:58

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el sábado día 19 de Enero de 2019.

EH Bilduren hauteskunde prozesua

erabat parte-hartzailea izango da

Irungo Bilgunea izango da EH Bilduren hauteskunde bulegoa
29
0
Jose Cayetano Diez, Jokin Melida eta Dani Berasategi. / Irungo EH Bildu
Irungo EH Bilduk hauteskunde prozesuan bete-betean murgilduta dagoela jakinarazi du, baita prozesua erabat parte-hartzailea izango dela eta bi ardatz nagusi izango dituela: programa eta zerrenda.
Programa
“Legegintzaldi honetan, gure zinegotzien lana eraginkorra izan da, gure hiriaren dinamikan proposamen eraikitzaileak sortu eta gizarteratu. Honen adibidide ugari ditugu: San Miguel Anakarako kirol ekipamendu berrien proposamena, ekologistekin batera kirol pistak Plaiaunditik ateratzeko beharra nabarmentzea, erabakitze eskubidearen inguruan lortutako adostasun zabala etab. Bide horretan, herriaren ezagutza horretatik abiatuta hiri proiektu sendoa egiten ari gara, herritarrekin batera eta herritarren kezka eta beharrei erantzuten. Hau da, herritarrak erdigunean kokatuko dituen Irun berria sortzeko pausoak ematen ari gara. Hala, dagoeneko hainbat eragile eta norbanakoekin bilerak egin ditugu eta aurrerantzean ere, horretan jarraituko dugu”, diote EH Bildutik.
“Beraz, Irun herriarentzako landu dugun proiektutik abiatuta, programaren osaketa era guztiz parte hartzailean egiten ari gara, aipatutako bilerez gain, lantaldea gure komunitateari irekia baitago. Esan behar dugu, abenduan egin genuen batzar irekian hainbat lagunek programa lantaldean parte hartzeko izena eman zutela eta taldea oraindik ere irekia dagoela EH Bilduren proiektua indartu nahi duen pertsona ororentzat. Horretaz gain Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla helbidera ere bidali daitezke proposamen edo ideiak”.
Zerrenda
Irungo aniztasuna era egokian isladatuko duen zerrenda indartsua osatu nahi du EH Bilduk, Irungo gizarteko geruza guztiak ordezkarik sentitu daitezen. “Era ireki eta parte-hartzailean osatuko da, eta EH Bildurekin bat egiten duen orok izango du prozesuan parte hartzeko aukera. Jada ireki dugu izenak proposatzeko aukera Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla helbidera izenak bidaliz. Horretaz gain EH Bilduk webgune sendoa du bere dinamikaren berri emateko: elkarrekin.ehbildu.eus-en izena emandako guztiek era zuzenean izango dute hauteskunde prozesuaren berri eta bertan egingo diren bozketetan eta erabakietan parte hartuko dute”.
Hauteskunde bulegoa
Hauteskundeak bitarte, Irungo Bilgunea izango da EH Bilduren hauteskunde bulegoa. “Duela urte bete ireki genuen Bilguneak kokapen ezin hobea du eta edonork izango du bertara hurbiltzeko aukera izan programarako proposamenak egiteko, zerrendarako proposamenak egiteko, bozketetan era presentzialean parte-hartzeko edo/eta edozein zalantza argitzeko. Bulegoa goizez irekita egongo da astehen, asteazken, ostiral eta larunbatetan eta arratsaldez astearte eta ostegunetan”.
“Laburbilduz, ilusio handiz ari gara proiektu sendoa osatzen, eta horretarako proiektua ordezkatuko duten pertsona egokienak bilatu nahi ditugu ere parte hartzaile eta garden baten bidez. Beraz, Gure proiektuarekin bat egiten duen orori dei berezia egin nahi diogu prozesuan parte hartzera, eta horretarako elkarrekin.ehbildu.eus-en izena ematera”.