Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
80 ibilgailuri kalte egiteagatik gizon bat atxilotu du Udaltzaingoak PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 14 de Febrero de 2025 22:04

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 14 de Febrero de 2025.

80 ibilgailuri kalte egiteagatik gizon bat atxilotu du Udaltzaingoak

Epaileak aske utzi du, prozesu judizialaren zain. Kaltetuei salaketa formala jartzera dei egin die Udaltzaingoak.

Pasa den hilaren 5eako goizaldean, gizon batek hiriko 80 ibilgailuren gurpilak zulatu zituen eta Udaltzaingoak astelehenean atxilotu zutela jakinarazi du. Leporatu diote ibilgailu sabotaje masiboaren ustezko egilea izatea eta bizilagunen artean ondoeza sortu izana.

Astelehenean pasa zen epailearen aurretik eta hark aske uztea erabaki zuen, prozesu judizialaren esperoan. Prozesu honetarako kalte hauen biktima izan diren herritarrei dei egin diete salaketa formalizatzera, horrek ikerketa osatzen lagunduko baitie eta egilearen aurkako legezko neurriak hartzeko aukera emango die. Kalteak egin dituzten inguruan dauden segurtasun kamerei esker identifikatu dute gizona.

 

Buscar

Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting