Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Cristina Laborda Lapitze-Elitxu auzoan izango da hilaren 19an PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2024(e)ko iraila(r)en 13-(e)an 22:52etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 13 de Septiembre de 2024.

Cristina Laborda Lapitze-Elitxu auzoan izango da hilaren 19an

Alkatea Auzoetan programaren hirugarren geldialdia Lapitze-Elitxun izango da. Cristina Labordak auzoa bisitatu eta auzotarrekin bilduko da haien ideia, kezka eta iritziak jasotzeko.

Alkatea Auzoetan egitasmoaren denboraldi berria aurrera doa. Orain arte, Cristina Laborda alkateak bi geldialdi egin ditu hiriko auzoetan: lehena Behobian eta bigarrena Urdanibian. Alkateak hilaren 19an egingo du hirugarren saioa, eta Lapitze-Elitxu bisitatuko du. 17:00etatik aurrera, Laborda auzoko kaleetan barrena ibiliko da auzo elkarteko ordezkariekin. Ondoren, 19:00etan, auzo elkartearen egoitzan izango da auzotarrekin aurrez aurreko bilera bat egiteko.

Alkatea Auzoetan programa horren baitan, alkateak hilabetez hilabete hiriko auzoak bisitatuko ditu auzo elkarteetako kideekin batera, eta bertatik bertara entzun ahal izango ditu herritarren ideiak, kezkak eta iritziak.

Bestalde, aurreko urteetan egin bezala, udalak gune bat sortuko du webgunean, eta auzo bakoitzeko biztanleek astebete izango dute beren proposamen eta iradokizunak helarazteko. Eskaerak bildu eta konpromisoak hartuko dituztela baietsi du udalak, eta, ondoren, informazio puntuala emango dute hartzen diren konpromisoak zenbateraino betetzen diren jakinarazteko. Informazio guztia udalaren web atarian argitaratuko dela adierazi du udal erakundeak.

Lapitze-Elitxukoa Labordaren hirugarren geldialdia izango da. Aurrez aipatu bezala, bigarren saioa Urdanibia auzoan izan zen, maiatzaren 30ean. Jasotako iradokizunak jarraituz, udalak zenbait konpromiso hartu zituen auzotarrekin, honakoak: berrurbanizazio irisgarria sustatzea, auzoko zuhaitzak aztertzea eta auzoaren sarreran abiadura murrizteko elementuak jartzeko proposamenak.

Azkenik, udalaren webgunea herritarren ataria dela gogorarazi du udal erakundeak. Apirilaren 24an jarri zen martxan herritarrek nolanahiko gaiak planteatzeko atal hori. Informazio guztia jendaurrean dagoela nabarmendu du udalak, eta bertan, auzo bakoitzeko eskaerak eta bakoitzaren kudeaketa maila bildu dira.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting