Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Aduana Zaharra erosi du Irungo Udalak PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 01 de Febrero de 2023 22:36

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 1 de Febrero de 2023.

Aduana Zaharra erosi du Irungo Udalak

Zaharberritu egin behar da eraikina eta horretarako Eusko Jaurlaritzaren 5 milioi euro erabiliko dituzte. Sektore askotako langileentzako ekipamendu publikoa izango dela aurreratu dute.

 

Mugetxe karrikan dagoen Aduana eraikina eta lursaila erosi dituela jakinarazi du gaur Irungo Udalak. Espainiako Estatuari erosi diote 1,6 milioi euroren truke, eta ekipamendu publikoa bilakatzea dutela asmo adierazi du Jose Antonio Santano alkateak.

ADIF enpresak iragarri zuen nazioarteko geltoki berriaren proiektua esleitu dutela, eta lanak laster hasiko direla. Via Irun 2030 proiektuari dagokion obrak dira, eta Aduana Zaharra gaurtik ere plan horren parte da ofizialki.

Lursailak 9.000 metro karratu baino gehiago ditu. Eraikina zaharberritu egin behar da, eta horretarako 5 milioi euroko laguntza du udalak, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza Etxebizitza eta Garraio Sailak emandako diru laguntza bati esker.

Aduana Zaharra “Irungo Hiri Barruti Berritzailea (HUB) sortzeko estrategiaren erdigune bilakatzea da helburua”. Sektore askotako langileentzako txokoa izango dela aurreratu dute: “Herritarren, erakunde publikoen, jakintza eragileen, eragile teknologikoen eta mentore prozesuak dituzten enpresa pribatuen arteko elkarguneak batzen dituena”.

Etorkizuneko Aduana Zaharra

Zaharberritu beharreko ondarean 2.100 metro koadro inguru ditu eraikin nagusiari dagokiona, eta 5.000 metro karratu nabe zaharretan. Aipaturiko azken eraikuntza izango da Hiri Barruti Berritzaile baten motor publikoa izango da, “arearen hiri berroneratze integrala bideragarrik izatea aurreikusten duena”.

34.850 metro karratu jarduera ekonomikorako izango dira; 25.400 metro karratu etxebizitza libre eta sozialetarako, eta 25.000 metro karratu parkeetarako. Faseka egokituko dituztela dio Santanok.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting