Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Kontrol arrazistak ugaritu egin dituztela salatu du Harrera Sareak PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 04 de Diciembre de 2020 12:51

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el miércoles día 2 de Diciembre de 2020.

Kontrol arrazistak ugaritu egin dituztela salatu du Harrera Sareak

Autobusen iritsieran polizia zain egoten dela diote boluntarioek, eta soilik beltzei eskatzen dietela dokumentazioa. Onartezintzat jo dituzte «jarrera diskriminatzaile eta arrazista» horiek eskubidezko estatu batean.

Migratzaileak HesiaJoan den larunbatean dozenaka izan ziren beste aldera pasatzen saiatu zirenak

Irungo Harrera Sareak ohar baten bitartez salatu berri du azken asteotan ugaritu egin dituztela kontrol arrazistak Hendaiarako mugan. «Atzerritarren kontrolen eta atxiloketen lekuko izan gara. Gure eguneroko zereginetan, autobusen iritsieran polizia zain egoten dela ikusi dugu eta pertsona beltzei bakarrik eskatzen dietela dokumentazioa. Hau da, kontrol arrazistak», esan dute amorruz. Polizia frantsesak migranteak atxilotu eta ordu batzuetara askatu egiten dituztela ere azaldu dute boluntarioek, «geure begiekin ikusi dugunez».


Migranteen kontrako dinamika baten aurrean aurkitzen direla esan dute, «pertsona horiek zirikatuz, segurtasunik gabe eta zelatuta sentiarazi nahi balituzte bezala». Onartezintzat jo dute «jarrera diskriminatzaile eta arrazista» horiek eskubidezko estatu batean. «Pertsona hauek jazarpen bikoitza jasan behar izaten dute; batetik, euren jatorrizko herrialdeetan, eta bestetik, bidean topatzen dituztenean herrialdeetako kontrol arrazisten sistemetan».


Horregatik guztiagatik erakundeei egoera larriaz jabetu daitezen eskatu diete, finean, harrera integral bat berma diezaatela migrante guztiei. «Bitartean, sarekada arrazistarik ez! Jendea kalean lotan ez! aldarrikatzen jarraituko dugu.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting