Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
«Gaur egun ez dakigu zein den gobernu berriaren programa, ezta ezarritako helburuak ere» PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 04 de Diciembre de 2020 12:40

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el viernes día 4 de Diciembre de 2020.

«Gaur egun ez dakigu zein den gobernu berriaren programa, ezta ezarritako helburuak ere»

PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-UIk osatutako udal gobernu berriaren gaineko balorazioa egin du Irungo EH Bilduk. Udal gobernua «zorrotz kontrolatzeaz» gain, aurreko aurrekontuan hartutako erabakien jarraipen zorrotza ere egingo du taldeak, bete daitezen.

Jokin Melida, Irungo EH Bilduko bozeramailea.

Joan den astean PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IUk adostutako akordioaren gaineko balorazioa egin berri du Irungo EH Bilduk. Akordio horren ostean, koalizio subiranista «hiriko ezkerreko alternatiba bakarra» dela nabarmendu nahi izan dute lehenik. «Gure eginkizuna eta helburuak ez dira aldatzen akordio honekin, eta orain arte bezala jarraituko dugu, herritarren beharrak gure politiken erdigunean jarriz» esan dute taldetik.

«Jarrera proaktiboa» izaten jarraituko dutela erantsi dute, hortaz, ez diotela ezeri uko egingo, eta udal gobernua «zorrotz kontrolatzeaz» gain, aurreko aurrekontuan hartutako erabakien jarraipen zorrotza ere egingo duela taldeak, bete daitezen.

Egun gobernu berriko banaketa zein den jakina da, baina garrantzitsuena falta dela uste du taldeak: «zertarako eratu den. Gaur egun ez dakigu zein den gobernu berriaren programa, ezta ezarritako helburuak ere, beraz, harik eta hauek ezagutu arte ezin izango dugu sakoneko baloraziorik egin».

Aurrerantzean ere berdintasuna, alokairuko etxebizitzen parke publikoa, trantsizio energetikoa eta euskara izango dira EH Bilduren zutabe nagusiak. «Irun anitza dela pentsatzen jarraitzen dugu, eta auzoetatik irundarrekin eraikitzen jarraituko dugu, gure hiri eredua marrazten duten proposamenak eta proiektuak mahai gaineratuz», erantsi dute.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting