Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Inauterietan izango ditu lehen hitzorduak Kemen Dantza Taldeak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2020(e)ko otsaila(r)en 14-(e)an 12:56etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el jueves día 13 de Febrero de 2020.

Inauterietan izango ditu lehen hitzorduak

Kemen Dantza Taldeak

Larunbatean Kauteren desfilearen amaieran dantzatuko du Kemenek
30
0
Larunbatean Kauteren desfilearen amaieran dantzatuko du Kemenek. / Kemen Dantza Taldea
Irungo Inauteriekin hasiko du 2020 dantza-urtea Kemen Dantza Taldeak, emanaldiei dagokienez. Larunbatean, otsailak 15, Hungariako Kauteren Konpartsarekin bat egingo du Kemen Dantza Taldeak, desfilearen amaieran dantzatuz. 19:00etan irtengo da konpartsa Alberto Anguera plazatik, eta ordu bete beranduago iritsiko da San Juan Plazara.
Irungo Atsegina elkarteak antolatu zuen Kauteren Konpartsa lehen aldiz Irunen, 1891 urtean, Donostiako ohituran oinarrituta. Tarteka errepikatu zuen, mendearen erdialdera arte. 1980ko hamarkadan berreskuratu zuen, Kemen Dantza taldearen laguntzaz, hain zuzen. Gaur egun, Inauteriei hasiera ematen die Kauteren konpartsak. Erregea, erregina, damak eta hartza izaten dira desfileko pertsonaia nagusiak. Lapikoak, zartaginak eta mailuak eramaten dituzte kauterek, musikarien doinuari jarraitzeko. Raimundo Sarriegi musikari donostiarrak konposatutakoak dira jotzen dituzten abestiak.
Desfilearen amaieran, ijitoen ezkontzaren antzezpena egiten dute San Juan plazan, eta Kemen Dantza Taldeak parte hartzen du ikuskizun horretan. Brahms-en 5.dantza hungariarrarekin dantzatzeko koreografia prestatu zuten Kemeneko kideek, 1984ean, Atseginarekin batera Kaldereroen konpartsa berreskuratzeko lanean aritu zirenean.
Lantzeko Inauteria, otsailaren 22an
Inaute larunbatean, otsailaren 22an, hamaikagarren urtez, Euskal Herriko herri baten inauteria plazaratuko du Kemen Dantza Taldeak. Nafarroako Lantz herriko inauteriaren txanda izango da aurtengoan. Alde batetik, Lantzeko Inauteriko hainbat dantza prestatu ditugu: Lantzeko zortzikoa, muxikoak, karrika dantza etab. Dantzez gain, eta herrian egiten den moduan, Lantzeko Inauterietan egiten den antzerkia plazaratuko dugu. Horretarako, bertako pertsonaia guztiak kaleratuko ditugu: Miel Otxin, Txatxoak, Ziripot, Zaldikoa, eta Perratzaileak.
Kemen Dantza Taldeko dantzari, musikari eta bere harrobia den Adaxka dantza taldeak, 200 parte hartzaile baino gehiagoko konpartsa osatuko du. 11.30tan elkartuko gara Pio XII plazan. 12:00etan lehen dantzak egingo ditugu plazan bertan eta ondoren, kalejiran, hurrengo ibilbidea osatuko dugu: Pio XII plaza, Serapio Mujika, Juan Arana, Gipuzkoa Etorbidea, Zabaltza Plaza, Colon ibilibidea, Foru kalea, Kale Nagusia, San Juan Harria plaza. Ibilbidean zehar Zabaltza plazan eta San Juan Harria plazan geldialdia egingo dugu.
Pio XII plazan pertsonaien “aurkezpena” egingo da, Zabaltza plazan Zaldikoaren perraketa eta Miel Otxinen ihesaldia antzeztuko dira, eta bukatzeko, S.Juan Harria plazan Miel Otxinen harrapatzea eta su ematea egingo dira.
Puska Biltzea, igandean
Irunen ohitura denez, zenbait elkartek nekazal inauterien tradizioari eusten diote Inaute asteburuan zehar. Kemen Dantza Taldeak Olaberria auzoko baserri eta etxeak bisitatzen ditu igande goizez, bertako atariak garbituz, etxekoentzat erromeriak antolatuz, eta goizaldea goxatzeko puskak bilduz. Aurten ere, otsailaren 23ko goizean irtengo da Kemen.
Irungo inauterietako ohituretan zaharrena da Puska Biltzea. 1936ko gerraren aurretik, baserriz baserri eskean aritzen ziren gazteak inauterietan, Gabonetan edo Santa Ageda bezperan bezala. Abestu beharrean, dantza egiten zuten.
Hiriko zenbait elkartek 1970eko hamarkadaren amaieran berreskuratu zuten ohitura hura. Baserritarren laguntzaz ikerketa lana egin zuten, gerraren aurretik Irunen Puska Biltzea nola egiten zuten argitzeko. Fandangoak eta arin-arinak dantzatzen dituzte taldeek baserrietan, trikitixaren eta panderoaren, edo txistuaren eta danbolinaren musikaz. Ondoren, baserritarrek emandako jakiak edo puskak biltzen dituzte.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting