Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Kemen taldeak desfilearen amaieran dantzatuko du PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 14 de Febrero de 2020 11:06

Noticia publicada en Diario Vasco,el viernes día 14 de Febrero de 2020.

Kemen taldeak desfilearen amaieran dantzatuko du

Viernes, 14 febrero 2020, 00:24
Kemen Dantza Taldeak inauterietan eskainiko duen ekitaldiei hasiera emango die bihar, larunbata. Kauteren Konpartsarekin bat egingo du desfilearen amaieran dantzatuz. Taldetik gogorarazten dutenez, Irungo Atsegiñak desfilea berreskuratu zuenean 1980ko hamarkadan Kemenen laguntza izan zuen. Desfilearen amaieran, «ijitoen ezkontzaren antzezpena egiten dute San Juan plazan». Une horretan, hain zuzen ere, parte hartzen dute Kemen Dantza Taldeko kideek ikuskizunean, «Brahmsen 5. dantza hungariarrarekin dantzatzeko koreografia» antzeztuz.
Eta datorren astean, otsailaren 22an, hamaikagarren urtez, Kemen Dantza Taldeak Euskal Herriko toki baten inauteria irudikatuko du Irungo kaleetan zehar. Aurtengoan Nafarroako Lantz herriaren txanda izango da. Inauteriko hainbat dantza plazaratuz gain, Lantzen egiten den antzerkia eskainiko dute. Horretarako, «bertako pertsonai guztiak kaleratuko ditugu: Miel Otxin, txatxoak, Ziripot, Zaldikoa eta perratzaileak», azaltzen dute Kemen Dantza Taldetik.
Lantzeko inauteria Irunera ekarriko duen konpartsa 200 parte hartzaile baino gehiago izango ditu eta datorren larunbatean irtengo da Pio XII plazatik, 12.00etan.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting