Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Irungo kirol sariak urtarrilaren 27an banatuko dituzte PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 17 de Enero de 2020 11:11

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el miércoles día 15 de Enero de 2020.

Irungo kirol sariak urtarrilaren 27an banatuko dituzte

BERRIKUNTZA GISA, HERRITARREN SARI BAT EGONGO DUTE, UDAL WEBGUNEAN MARTXAN DAGOEN BOZKETA BATETIK ATERAKO DENA

15.01.2020 | 06:24

IRUN - Urtarrilaren 27an emango dira jakitera Irungo kirol sarien irabazleak Kontserbatorio eta Musika Eskolako auditorioan egingo den ekitaldi batean. Hala jakinarazi zuen atzo hiriko Kirol zinego-tziak, Borja Olazabalek.
Ekitaldia 19.30ean hasiko da eta bertan gizonezko eta emakumezkoen arteko kirolari irundar onenaren eta hiriko klub onenaren sariak banatuko dira. Berritasun gisa, laugarren sari bat egongo da, Irundarron Saria, herri bozketa batetik aterako dena, hainbat izen nabarmenen artean. Udalaren webgunean (irun.org) jarritako gune batean, urtarrilaren 14tik 23ra bitartean Irun Txartela duten 16 urtetik gorako pertsonek eman ahal izango dute botoa.
Lehenengo Irundarron Saria jasotzeko hautagaiak hurrengoak dira: Ander Elosegi piraguista, Bidasoa Atletiko Taldeko emakumezkoen taldea, Bidasoa XXI igeriketa klubeko emakumezkoen taldea, Bidasoa-Irun eskubaloi kluba, Iñigo Vertiz arraunlaria, Terasa Errandonea atleta, Julen Aginagalde eskubaloi jokalaria, Irati Beorlegi obstakulu-lasteketako Espainiako txapelduna, Klara Olazabal piraguista, Errealeko emakumezko jokalari irundarrak (Sandra Ramajo, Erkuden Lasa, Sara Olaizola eta Leire Baños) eta Leka Enea mahai tenis kluba.
Halaber, Kirol alorretik baieztatu zutenez, aurten urteurren garrantzi-tsuren bat ospatu duten klubei ain- tzatespen berezia egingo diete sari-banaketan. "2019a urte berezia izan da hiriko hainbat talde mitikoentzat, eta horiek ere hitzordu honetan gurekin izan daitezela nahi dugu", adierazi zuen Olazabalek. Ildo horretan, Kulpil Kirolakek 75 urte bete zituen pasa den 2019an, eta Irungo Txirrindulari Taldeak eta Txingudi Errugby Klubak, ordea, 50 urte; hiru elkarteek sari bereziak jasoko dituzte.
Saioa osatzeko, rap saio bat antolatu da, "oilar borroka" modalitatean; bertan, eskualdeko bi rap abeslarik zuzenean inprobisatuko dute ekitaldia animatuz. Alex Fernandez irundarra eta Igor Diaz hondarribiarra izango dira protagonistak. Rapero horiek San Pedro eta San Martzial jaietan hemengo talentu artistikoari balioa ematen dion jardueran, hau da, San Martzial Gune jaian, egin ziren ezagunak, jaiaren aurreko edizioan.
"Irungo kirolaren festa izatea nahi dugu", zioen Olazabalek, "Irun, historikoki, kirol mailan gizonezkoekin zein emakumeekin ibilbide garran-tzitsua izan duen hiria delako, eta helburu handiak lortu direlako. Ekitaldi honen bidez, azken urte honetan sona gehien izan duten izenak bildu nahi ditugu". - J.G.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting