Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
PSE-EE gailendu da Irunen, ia mila boto gutxiagorekin PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Domingo, 10 de Noviembre de 2019 23:23

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el domingo día 10 de Noviembre de 2019.

PSE-EE gailendu da Irunen, ia mila boto gutxiagorekin

8.868 boto jaso ditu alderdi sozialistak Irunen. Oraingoan ere gailendu arren, apirileko emaitzekin alderatuta, jaitsiera nabarmena izan du alderdi sozialistak: 937 boto galdu ditu.
irun.ontziaHautetsontzi bat, bozkaz beteta.
PSE-EE izan da garaile, gaurko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan, kongresurako Irunen bildu diren botoetan; 8.868 irundarrek babestu dute Pedro Sanchezen hautagaitza. Apirilean ez bezala, bigarren alderdi bozkatuena EAJ izan da (7.659 boto), Elkarrekin Podemos gailenduz (5.841). Laugarren indar bozkatuetan EH Bildu izan da, 3.261 botorekin. Haren atzetik, PP izan da (2.789 boto). Seigarrena Vox (1.251) eta azkenik Ciudadanos (500).
Oraingoan ere gailendu arren, apirileko Espainiako Gorteetarako hauteskundeekin alderatuta, jaitsiera nabarmena izan du alderdi sozialistak, ia 1.000 boto galdu ditu (- 937). Halere, Elkarrekin Podemos izan da, beste behin, eguneko kaltetuena (1.609 boto galdu ditu). Ciudadanos-ek ere, Espainiako Estatu mailan bezalaxe, beherako joera handia izan du (- 1.156).
EAJ taldeak aldiz, txikia bada ere, igoera izan du gaurkoan (236 botokoa zehazki). EH Bilduk ere antzeko igoera izan du (+ 207), eta PP eta Vox-ek ere orain dela sei hilabete baino babes gehiago jaso dute Irunen (+ 344 eta + 128).
Parte hartze datua %65,77koa izan da, apirilean baino 6,63 puntu gutxiago.
Hona Irungo emaitzen zerrenda (parentesi artean apirileko kongresurako botoen kopurua).
  • PSE-EE: 8.868 boto (9.805 boto).
  • EAJ: 7.659 boto (7.423 boto).
  • Elkarrekin Podemos: 5.841 (7.450 boto).
  • EH Bildu: 3.261 boto (3.054 boto).
  • PP: 2.789 boto (2.445 boto).
  • Vox: 1.251 boto (1.123).
  • Ciudadanos: 500 (1.656).
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting