Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Izan ziren emakumeen omenez PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Domingo, 18 de Agosto de 2019 11:11

Noticia publicada en Diario Vasco,el sábado día 17 de Agosto de 2019.

Izan ziren emakumeen omenez

Pikoketa. Hamarnaka pertsona Pikoketako fusilatuen monolitora hurbildu ziren.
/KEPA ORDOKI ELKARTEA
Pikoketa. Hamarnaka pertsona Pikoketako fusilatuen monolitora hurbildu ziren. / KEPA ORDOKI ELKARTEA

ROSI PÉREZ ETA JUNCAL VIOLETEK ERREKONOZIMENDU BEREZIA JASO ZUTEN OSTEGUNEAN PIKOKETAKO FUSILATUEN MONOLITOAN KEPA ORDOKI ELKARTEAK BIDASOAKO EMAKUME ERREPRESALIATUAK GOGORAZI ZITUEN

M.A.I.IRUN.Sábado, 17 agosto 2019, 00:30
Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak hamarna lagun bildu zituen Pikoketako fusilatuen monolitoan ostegunean. 'Izan zirenak eta izango direnak gogoan' proiektuaren bitartez, Bidasoan errepresioa jasan izan duten 150tik gora emakumeak errebindikatu zituen elkarteak banan-banan emakumeen izen abizenak eta jasandako errepresioa aipatuz.
Omenaldia proiektuaren nondik norakoak azalduz hasi zen. Azken hilabeteetan, Kepa Ordoki MHB elkarteak Euskal Herriko artxibategi, liburu edota elkarrizketak baliatu ditu, Bidasoan, 1936-1945 urteen artean errepresioa jasan izan zuten emakumeen kasuak dibulgatzeko. Elkartearen esanetan, «oroimen historikoaren baitan dago errepresioa jasan izan duen emakume bakoitzaren kasuari argia emateak, argiki, izen abizenak eta errepresio jazoera azalduz». Elkarteak milizianak, emakume espetxeratuak, emakume errefuxiatuak eta frankismoaren aparatu errepresiboa jasan duten emakumeen kontextua eraikiz hasi zuen ekitaldia.
Ez zen kasualitatea izan elkarteak Pikoketan elkartzeko deialdia egin izana. Duela 83 urte, Espainiar Estatuan jazo zen estatu kolpearen ondorioz, matxinatuek inguru honen kontrola eskuratzen zebiltzala, 18 miliziano fusilatu zituzten, tartean Mercedes Lopez Cotarelo eta Pilar Valles Vicuña. 16 eta 17 urteko emakume gazteak.
Irunik grisena ezagutuaz
Rosi Perez eta Juncal Violet omenaldian egon ziren. Biek 'Izan zirenak eta izango direnak gogoan' proiektuan parte hartu dute elkarteek gauzaturiko elkarrizketen bidez. Haurrak zirela, erbestetik itzuli ziren biak eta herriaren historiaren une ilunenetako bat jasan zuten. Agintari frankisten errepresioa,
burlak, bazterketa, edota Rosiren kasuan etxea kendu izana. Kasuistika antzekoa dute Perez eta Violetek. Erbestetik ama eta anai arrebekin itzuli ziren soilik, honela, beraien amek zuten familiaren ardura. Aukera guztiak aurka eduki arren, amek familia aurrera atera zutela gogorarazi du Rosi Perezek. Baita, eskualdean emakumeak Frankismoan egin dituen esfortzu guztiak bazterrean gelditu dela gogorarazi du Perezek.
«Aipagai dugu ere nazioartetik eskualdea defendatzera etorri ziren gizon emakumeak», goraipatu zuen elkarteak. Horrela, 152 emakumeen izen eta abizenak irakurri zituzten, beraien jazoera nolakoa izan zen isladatuz. «Ez da harritzekoa informazio trukaketa edota susmagarrien zerrendak osatu izana zerrenda hauetan», partekatu zuten.
Web gunean kasuak jaso
Errepresioa jasan duen emakumeak omentzeaz gain, elkarteak omenaldian aipaturiko errepresio kasu
bakoitza izanzirenak.eus web gunean jasoko du. Oraingoz, 50 kasu jasoak daude eraikitze lanetan dagoen web gunean eta gutxinaka elkarteak beste emakume guztien kasuak bertan jasoko ditu.
Era berean, elkarteak beste 50 emakume berriren errepresio kasuak dokumentatzen darrai. Informazio guztia osatua dagoenean, web gunera gehitu ahal izateko. Honela errepresalia kasuak jasan duten emakumeen zifra 200ra igoko da.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting