Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Hiriko ekonomia eta enplegua sustatzeko lau neurri zehatz hartuko ditu Elkarrekin Podemosek PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 22 de Mayo de 2019 11:06

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 21 de Mayo de 2019.

UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Hiriko ekonomia eta enplegua sustatzeko lau neurri zehatz hartuko ditu Elkarrekin Podemosek

Irungo merkataritzaren eta enpleguaren kalitatearen errealitatea "oso egoera larrian" dagoela adierazi dute, eta egoerari buelta emateko, proposamen zehatzak egin dituzte.
David Soto eta Miren Echeveste.
Elkarrekin Podemos koalizioak hiriko enplegua eta ekonomia suspertzeko zenbait neurri hartuko dituela jakinarazi du gaurko agerraldian. Irungo merkataritzaren eta enpleguaren kalitatearen errealitatea “oso egoera larrian” dagoela adierazi dute. “Hirian ateak itxi dituzten negozioen kopuruari dagokionez, lurralde osoko bataz bestekoa baino 10 puntu altuagoa da gure hirian: %25etik gorakoa, hau da, 305 familiek itxi behar izan dute euren negozioa behin betiko”, salatu dute. Hala, Irunek hiri eredu ezberdina behar duela nabarmendu dute, garapen politika berriak aplikatuz.
Neurri eta proposamen zehatzak aurkeztu ditu David Soto alkategaiak. Lehena, enplegua sustatzeko Plan Estrategiko bat sortzea da, alderdi politiko guztien, erakunde publikoen, enpresa pribatuen eta eragile sozialen partaidetzarekin. Bigarren proposamena industria eraikin zaharrak birgaitzea eta berreskuratzea dela azaldu dute. Horrez gain, ekonomia zirkularra sustatzeko plan bereziak egitea ere proposatu du alkategaiak, besteak beste, nekazaritzan, birziklatze sektorean, etxebizitzen birgaitze lanetan eta mugikortasun eraginkorrean enplegu berdeak sortuz. Amaitzeko, auzo guztietan sustapen ekonomikorako zerbitzuak deszentralizatzea proposatu du koalizio moreak.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting