Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
2018a, Ficobako historian onena PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 15 de Febrero de 2019 11:47

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 13 de Febrero de 2019.

2018a, Ficobako historian onena

2018an, fakturazioan, bisitarietan eta ekitaldien kopuruan gorakada izan du Euskal Kostaldeko Nazioarteko Azokak. 2019a berritasunekin dator.
Gabonetao haur parkea urteko hitzordu jendetsuenetakoa da.
2018a urte oparoa izan da Ficoba Euskal Kostaldeko Nazioarteko Erakustazokarentzat. Parametro nagusi guztietan gora egin du: fakturazioan, bisitari kopuruan, eta ekitaldi kopuruan.
Fakturazioari dagokionez, 2017ko 1,8 milioi euroak erraz gainditu ditu, 2,2 milioi eurora iritsiz (%24ko hazkundea). Hala, 2018ko superabita 130.000 eurokoa izan da, %30 haziz urtetik urtera. Erakustazokatik jakinarazi dute bertan egin direnen inpaktu ekonomikoa 33,6 milioikoa izan dela eskualdean.
Fakturazioaren gorakadak harreman zuzena izan du erakustatzokan egin diren ekitaldiekin. Azokak 18 izan dira (2017an bezala), baina bilera eta batzarren kopuruak gora egin du 160ra iritsi arte (2017an 140 egin ziren). Bestelako ekitaldien kopurua ere hazi egin da 2018an, 2017ko 76etatik 79ra pasatuz. Hau da, 2018n, orotara, 257 jarduera egin dira Ficoban, 2017ko 236en aldean.
Eta bisitari kopurua %23 hazi da 2018an: 197.188 pertsona izan dira erakustazokan antolatu direnetan, aurreko ekitaldian 159.000 izan zirenean (%24ko hazkundea). Iazko egun guztietatik, 245etan izan zen ekitaldiren bat bertan.
Iaz Ficoban egindako azoken artean jendetsuena Behobia-Donostia lasterketarena izan zen, 30.000 bisitari izan zituen. 2018ko berritasunen artean, Go Mobility, Euskadi Tatoo Convention eta Turislan nabarmendu dituzte erakustazokako arduradunek.
Proposamen berriak
Iazko balorazioarekin batera, 2019an zer esana emango duten azokak, berriak gainera, izango direla adierazi dute Ficobako kideek. Hala, martxoaren 29tik 31ra Sevatur Ihesbide eta Turismoaren azoka jasoko du (lehen Donostian egiten zen); Ibilgailu Elektrikoaren Azoka jasoko du uztailaren 5etik 7ra; Ehiza eta Arrantzaren Azoka iritsiko da lehenengoz Irunera uztailaren 13 eta 14an; eta urriaren 18tik 20ra Higiezinen eta Etxearen Azoka antolatuko da.
Kongresuen alorrean, lehenengo Kiroltech jasoko du erakustazokak, apirilaren 11n. Kirolera begirako berrikuntza eta teknologiaren kongresua izango da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamenduak sustatua.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting