Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Irungo turismo bulegoan egindako kontsulta kopuruak gora egin du PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Lunes, 13 de Agosto de 2018 09:59

Noticia publicada en Angula Berria.info,el jueves día 9 de Agosto de 2018.

 

Irungo turismo bulegoan egindako kontsulta kopuruak gora egin du

9 / Abu / 2018

Hotelen okupazioa
Irungo hotel eta bestelako ostatu guztien datuak ezagutu aurretik, uztaileko hilabetean okupazioa %80 ingurukoa izan dela kalkulatzen da. Datu hori era positiboan baloratu du Irungo hoteletako sektoreak eta abuzko hilabetean zehar datuak hobetuko direla aurreikusten dute. Irunen gaualdien kopuruaren bataz bestekoa 1,63 gauetakoa izan da.

Turismo bulegoetan jasotako bisitariak
Uztaileko hilabetean zehar 1.867 bisitari pasa ziren Luis Marianon dagoen turismo bulegotik eta 3.537 kontsulta egin zituzten. Datu positiboa da, turismo bulegotik pasa diren pertsonen kopuruak gora egin du eta. Zehazki, 2017 urteko uztaileko hilabetean zehar 1.629 pertsona pasa ziren, beraz, aurreko urtearekin alderatuta 238 kontsulta gehiago egin dira aurten.

Bisitarien jatorriari dagokionez, bisitarien %34,94a Frantzia, Alemania, Erresuma Batua edo Italia bezalako atzerriko herrialdeetakoak dira. Bestetik, bisitarien %21,42a turista espainiarrak dira, Madril, Katalunia, Valentzia edo Aragoi bezalako erkidegoetarik datozenak. Gainontzekoak, bertakoak edo Euskadiko bisitariak dira, berezirik, bizkaitarrak.

Ekintza anitz
Uztaileko hilabetean zehar Irunen gauzatutako ekintzen artean Dies Oiassonis jaialdi erromatarra nabarmentzen da, aurreko urteetako edizioekin alderatuta hazkundean aurkitzen den jaialdi bat. Beste alde batetik, Santiago Bidea egiten ari diren erromesak geroz eta gehiago dira eta haien presentzia nabarmenagoa da hirian. Bidasoa “JACOBI” Elkarteak erromesentzat prestaturiko aterpetxe berria dauka Lesaka kaleko 1. zenbakian.

Oiasso Museoari dagokionez, aurten 5.034 bisita eta erabiltzaile zenbatu dira, hau da, %57ko hazkundea joan den urteko datuekin alderatuta. “Mulieres: Emakumeak Augusta Emeritan” izeneko aldi baterako erakusketak edo bisitariak Irugurutzetako ingurura garraiatzen dituen Tren Erromatarrari esker lortu dira datu positibo horiek. Hortaz gain, hiriko gune adierazgarrienetako batzuk ezagutzeko bisita gidatuak mantendu dira.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting