Irungo Jaietako Atrakzioak uztailaren 3ra arte martxan |
Escrito por Administrator |
Viernes, 22 de Junio de 2018 12:07 |
Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 21 de Junio de 2018. IRUNGO JAIETAKO ATRAKZIOAK, UZTAILAREN 3RA ARTE MARTXANIrungo Udalak, San Pedro eta San Martzial jaien harira emandako xehetasunen artean, Ficoban jarriko diren atrakzioen (karruselak) gaineko informazioa eman du. Hala, horiek hilaren 16tik jarrita daude, eta uztailaren 3ra arte izango dira martxan. Egunero 10:00etan hasiko dira martxan karruselak, eta egunaren arabera, 00:00ak arte edo 04:00ak arte izango dira erabiltzeko prest. Hori bai, musika, egun guztietan 00:00etan kenduko dute.
Luis Marianoko saltokiak
Jaiak hasi (bihar) eta uztailaren 1era arte 14 postu (etxola modukoak) egongo dira jarrita Luis Marianon, artisautza, jostailu eta fruitu lehor produktuekin. 10:00etan zabalduko dituzte, eta egunaren arabera, 00:00etan edo 04:00etan itxi. |
Última actualización el Viernes, 22 de Junio de 2018 12:12 |