Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Botanikaren arlora bideratu da Irungo 13. Loidi Ikerketa Beka PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 23 de Junio de 2017 09:33

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el viernes día 23 de Junio de 2017.

Botanikaren arlora bideratu da Irungo 13. Loidi Ikerketa Beka

Sasiarkazia espezie inbaditzailea aztertuko dute Maddi Mujikak eta Nere Amaia bergararrek
XABIER SAGARZAZU - Viernes, 23 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:03h
Nere Amaia, Josune Gómez zinegotzia eta Maddi Mujika, atzoko agerraldian.
Nere Amaia, Josune Gómez zinegotzia eta Maddi Mujika, atzoko agerraldian. (Xabier Sagarzazu)

IRUN
- Irungo Udalak botanikaren esparruan burutuko den proiektu bati eman dio 13. Jose Antonio Loidi Ikerketa Beka. Zehazki, Maddi Mujika Arrizabalaga eta Nere Amaia Laskurain bergararren Sasiarkazia (robinia pseudoacacia I) espezie inbaditzailearen azterketa dendrokronologikoa Bidasoa Behera eskualdean izenburuko proiektuari.
Bekadun izan diren bi ikerlariekin egindako agerraldian, Josune Gómez, Irungo Euskara arloko zinegotzia “pozik” azaldu zen atzo 2016. urteari zegokion Loidi Bekaren deialdi honek izan duen erantzunarekin. “Hiru proiektu aurkeztu ziren honetara, denak maila oso onekoak, eta epaimahaiak, irabazle suertatu den lana beraren interesaz gain, botanikaren arlokoa izatea ere” bereziki kontuan hartu duela azaldu zuen, “esparru honetako ikerketa lan gutxi baitaude euskaraz”.
KONPARAKETA Maddi Mujikak 22 urte ditu eta Ingurumen Zientzietan graduduna da eta Nere Amaia, Biologian doktorea eta EHUko irakaslea ere bai. Bi bergararrak “oso pozik” agertu ziren Loidi Beka jasotzearekin, eta beraien ikerketaren funtsa “Bidasoaldeko zenbait eremutan sasiarkazia espezie kanpotar eta inbaditzailearen eta espezie autoktonoa den haritzaren arteko presentziaren eboluzioa” aztertuko dutela azaldu zuten.
Sasiarkazia inbaditzailearen eta autoktonoa den haritzaren arteko harremana eta eragina aztertzea izango du helburu lan honek
Horretarako erabiliko dute metodologia dendronologikoa edo “zurezko landare hauen eraztunak aztertu eta batak bestearengan zein bakoitzak bere aldetik denboran zehar izan duten eragina eta hazkuntza ikertzea.
Datozen hamabi hilabeteetan zehar, eta 9.000 euroko diru-horniketari esker, “Siutz eta Erain ikastetxeen ingurutan dauden adin jakin bateko sasiarkazia eta haritzez osatutako eremuetan landaren laginak atera, datuak bildu eta ondorioak” atera ahal izango dituzte.
“Gure hipotesia da denbora pasa ahala haritzak sasiarkaziaren eboluzioa baldintzatzen duela, eta hori egiaztatzen bada, espezie inbaditzaile honen tratamendura begira interesgarriak diren neurriak finkatzea” agian posible izango dela gaineratu zuen Nere Amaiak.
Jose Antonio Loidi Ikerketa Beka 1999. urtean sortu zuen Irungo Udalak, adopzioz eta bihotzez bidasotarra zen Jose Antonio Loidi omen-tzeko. Bi urtean behin ematen da, berak landu zituen esparruetan, hau da, antropologian, filologian, toponimian, literaturan, osasun publikoan, hidrologian eta botanikan euskaraz egindako ikerketak sustatzeko.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting